Berrelkartzeak
Fran Lebowitz idazle estatubatuarrak sarritan esan du: «Nostalgia kulturaren barruan pozoia besterik ez da». Neurri batean bat nator Lebowitz-ekin, baina pertsonalki maite dut nire Delorean partikularrean iraganera bidaia egin eta noizean behin nostalgiaren aparretan galtzea.
Esperientziak, ezagutzen dugun horrek, segurtasun sentsazioa ematen digu. Badakigu zer gertatu zen, eta ekintzak gure buruan berreraiki ditzakegu behin eta berriro. Nostalgia, positibotzat gogoratzen ditugun esperientziak gogora ekartzeko erabiltzen dugun mekanismoetako bat besterik ez da. Ez dut uste orainari begiak itxita aurre egiten diogunik, edota iraganean ezkutatzen ari garenik; oroitzapen samurretara bidaiatzen dugu etorkizunari ahalik eta aldarte baikorrenean heltzeko asmoz, besterik ez.
Oroitzapen berezi horien artean telesailak eta filmak ere ageri dira, jakina. Azken urteotan, telesail klasikoen eta film ikonikoen berrelkartzeak kultur fenomeno bihurtu dira, eta zaleen arreta bereganatu dute mundu osoan: ‘Friends’, ‘Harry Potter’, ‘The Goonies’, ’Saved by the Bell’ (gazteleraz ‘Salvados por la campana’), ‘Love Actually’, ‘The Fresh Prince of Bel-Air’ eta abar.
Zerrenda luzea da, eta aktore eta sortzaileen arteko elkartze horiek sare sozial eta komunikabide askotako lerroburuak bete dituzte, oso arrakastatsuak izaten dira. Bilera ezin sinpleagoak izaten dira eta sarritan oso aspergarriak, baina zerbait berezia dute; gure bizitza zinematografikoaren parte izan diren aurpegi horiek berriro ikusteak zirrara moduko bat eragiten du.
Gustuko dituzue bilera nostalgiko hauek? Zein film edo telesailen berrelkartzea ikusi nahiko zenuke?

Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti

Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’

Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra

Samaa Kadri Kasmi: la mejor nota de Bachillerato en Nafarroa tiene nombre y vocación

