
Hunkigarria izan zen Zetak taldeak Nafarroa Arenan eskaini zuen ikuskizuna. Emanaldi itzela eskaini zioten bertan bildutakoei. Euskararen aldarrikapena ere izan zen, egungo Nafarroaren izaeraren ezinbesteko zatia dela nabarmenduz. Pello Reparazekin batera Tuterako zipoteroak, Altsasuko momotxorroak, Ituren eta Zubietako joaldunak, Arbizu txatarrak Lantzeko inauterietako pertsonaiak izan ziren. Orotara, 150 lagun izan ziren oholtzan.
Gonbidatu guztia hauen artean badira bi bereziki hunkigarriak izan zirenak: Jagoba Arrasate eta Erramun Martikorena.
Osasunako entrenatzailea izandako garaian, Arrasatek behin eta berriz egin zuen euskararen aldeko aldarrikapena, hizkuntzaren normalizazioan aurrerapauso itzela emanez. Bertsozalea da Arrasate eta askotan hasi da kantuan, Osasunaren garaipenak ospatzeko orduan, adibidez. Nafarroa Arenan ezustekoa izan zen Arrasateren presentzia. Hasieran, mozorro batek estaltzen zion aurpegia. Euskararik gabe Nafarroa ezin dela ulertu nabarmendu zuen berriz Arrasatek.
Euskera ta Nafarroak, elkarren beharra dute...#Mitoaroa 輸 #JagobaArrasate pic.twitter.com/mBV6fj0aF0
— ⓤⓜⓞⓡⓔⓐⓢⓚⓔⓐ (@umoreaskea) January 4, 2025
Erramun Martikorena mitoa da euskal kantuan. Nafarroa Arenan gauza askoa uztartu zituen Baigorriko kantariak. Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherea, garai bateko eta egungo kantarien arteko lotura, ... ‘Xalbadorren heriotzean’ askotan kantatzen da, toki guztietan. Hori horrela bada, Martikorenak egindako aportazioari esker da.
Erramun #Mitoaroa #Zetak pic.twitter.com/rClN7WLd7K
— Eñaut Landa ↗️️↙️ Etxera! (@LandaJauna) January 4, 2025

Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti

Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra

Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’

«Tenemos que lograr que las niñas se quieran, se valoren y que hagan lo que quieran»



