
Euskararen erabilera –hirian zein Udalean– eta hizkuntza babestea. Hauek dira Iruñeko Udalak egingo dituen Hizkuntzen Normalizaziorako Planaren oinarriak biltzen dituen dokumentuaren helburu nagusiak.
Dokumentu hau lehen zirriborro bat baino ez da, Udalak jakitera eman duenez, eta planak izago dituen ildo nagusiak biltzen ditu. Horrela, euskararen inguruko oinarrizko printzipioak, helburuak eta Udalak hartuko dituen konpromisoak jasotzen dira, betiere erabilera esparru desberdinetan bultzatzeko asmoarekin.
Horrela, dokumentuak euskara babestu eta hizkuntzaren erabilera bultzatu behar dela nabarmentzen du. Ildo honetan, Iruñeko jarduera publikoetan euskarak presentzia nabarmena izan behar duela adierazten da. Horretarako, planak Udalean hiritarrei egiten zaien arreta bi hizkuntzatan izatea bermatzea eta informazio orokorra elebiduna izatea proposatzen du.
Unesco eta Europako Kontseilua
Unesco eta Europako Kontseiluak ezartzen dutenari jarraituz, dokumentuak euskara hizkuntza minorizatutzat jotzen du, historikoki baztertua izan delako eta egun egoera kaskarrean dagoelako. Hori dela eta, Udalak, erakunde publikoa den heinean, egoera honi buelta emateko ardura duela nabarmentzen da, horretarako euskararen erabilera sustatu eta babestu behar dela gaineratuz.
Erakundeen ardura aipatzen du dokumentuak eta Udalak euskara ezagutu eta erabiltzen duten milaka hiritarrei sostengua eta babesa eskaini behar diela jasotzen du. Hizkuntza ezagutzen dutenak ere lagundu behar direla gaineratzen du. Sostengu eta babes hau euskaren aldeko politika publikoetan islatu behar dela dio, «hiritarren euskara ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea bermatuz; administrazioan, udal zerbitzuetan eta hirian jarduera kultural, komertzial eta ekonomikoan duen presentzia bultzatuz».
Egun indarrean dauden legeek administrazioei hizkuntza gutxituak babesteko beharra ezartzen dietela gogoratzen du Iruñeko Udalaren agiriak. Nafarroako Euskararen Legeak eta Europako Hizkuntz Gutxiagotu eta Erregionalen Kartak horrela adierazten dute.
Honekin batera, euskara giza-kohesiorako tresna ere badela nabarmentzen dute oinarriek. «Euskararen ezagutzara heltzea ez da soilik eskubidea, aukera berdintasunerako tresna ere bada», azpimarraten du.
Gauzak horrela, Iruñeko Udalaren dokumentuak euskarak Iruñeko jarduera publikoetan presentzia esanguratsua izan behar duela adierazten du. Udalak euskara ikastea lagunduko duela gaineratzen da, errekurtsoak eta informazioa hiritarrei heleraziz. Euskararen aldeko kanpainen beharra ere nabarmentzen da.
Dokumentuak beharrezko jotzen du Iruñean Hizkuntza Normalizaziorako Plan bat, eta hori gauzatzeko beharrezkoa den diru-partida Udalaren ardura dela gaineratzen du, Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean egin behar dela zehaztuta.
Plana garatu ahal izateko Euskararen Udal Kontseilua eratzeareb beharra azaltzen da. Kontsultiboa izango litzateke eta bertan talde politikoak, teknikariak eta euskararen alde lan egiten duten taldeen ordezkariak egongo lirateke. Euskararen alde hartzen diren neurriak eraginkorrak diren ala ez aztertzea izango litzateke Kontseilu honen betebehar nagusietakoa.
UPN eta PP: «Obsesioa euskararekin»
Egitasmoa ez da UPN eta PPren gustukoa izan eta «EH Bilduk euskararekin duen obsesioaren eta hizkuntza hau hiritar guztiei inposatzeko asmoaren» isla dela adierazi dute.
«Oinarri faltsuetatik abiatzen den egitasmoa da, Iruñeko errealitate soziolinguistikoa ez du kontuan hartzen eta egun dauden politikekin erredundantea da. EH Bilduren hizkuntzaren erabilera partidistaren adibide berria da hau», esan du UPNk ohar batean.
EH Bilduri «manipulazio bikitimista egitea» egotzi dio UPNk, azken urteotan Nafarroako Gobernuak zein Iruñeko Udalak euskararen alde ekimen ugari egin dituztela eta aurrekontuetan partidak onartu dituztela gaineratuz.
PPrentzat euskara «duela urte asko dago normalizatua» Iruñean. Egun euskara ikasteko edo hitz egiteko arazorik ez dela dio alderdi horrek. Hori dela eta, euskara normalizatzeko planik ez dela behar uste du. «Azken 50 urteetan euskara bultzatzeko gastatu dituzten milioika euroek lortu ez dutena inposizioarekin lortu nahi dute», bota du PPk.
PSN: «Behar gaituzte»
Dokumentuaren berri izan eta gero, PSNko eledun Marina Curielek egitasmoa gauzatzeko «kontsentsu zabala beharko dela» adierazi du. «PSNren sostengurik gabe, ez dago aurrera egingo duen proiekturik», ohartarazi du.
«Euskara guztiona da», gaineratu du Curielek, eta hizkuntzaren manipulazio edo kriminalizazio saiakeren kontra azaldu da. Borondatearen aldeko aldarria egin du.

Infiltrados, una historia larga y sangrienta en Euskal Herria

¿Quiénes son los grandes actores de la inteligencia artificial en el mundo?

El piso incendiado en Donostia estaba habitado por una mujer que guardó toneladas de basura

Piden seis años a un ertzaina por prometer ayuda a cambio de droga a un detenido por traficante
