
Aste zaila bizi dute Athleticek eta Realak. Biek burumakur itzuli behar izan zuten Bilbora eta Donostiara astean zehar Europa Leaguen, Istanbulen eta Erroman hurrenez hurren, jasotako porrotengatik. Zuri-gorrien kasuan, zaporea gazi-gozoa da, final-zortzirenetara sailkatzeko beraien eskutan baitute. Gaziagoa txuri-urdinentzat, galtzeaz gain eta hurrengo faserako txartela eskuratzeko garestiago ipinita, partida atarian kirol arlotik kanpora gertaturiko istiluek utzitako ondorioengatik.
Hori bai, biek ala biek zelai barruan ez zuten eman beharreko maila eman –biek defentsan sufritu zuten, bilbotarrek kontraerasotan eta donostiarrek ahulezian–, eta orain Ligari eutsi beharko diote sentsazioei buelta emateko.
Etxean jokatzen dute Athleticek eta Realak, eta biek Madrilgo bi talde izango dituzte aurkari. Zuri-gorriek Leganes hartuko dute (18.30). Ernesto Valverdek, oraingoan ere, albiste on bat eta bi txar ditu.
헖헢헡헩헢헖헔헧헢헥헜헔
— Athletic Club (@AthleticClub) January 25, 2025
Ernesto Valverde cita a 2⃣3⃣ jugadores para el partido de este domingo (18:30h) ante el @CDLeganes en San Mamés.#AthleticLeganés #AthleticClub 女 pic.twitter.com/5Lti3sJMI8
Alde ona, Sadarren lesionatu zenetik aurten oraindik jokatu ezin izan duen Oihan Sancet normaltasunez entrenatu dela. Mendillorriko jokalaria prestatzailearen eskeman pieza garrantzitsua da. Baloia bizkarrez mantentzeaz gain, pausa ematen dio jokoari eta futbolean behar-beharrezkoa dena: golak egiten ditu.
Jipoia jasotzea, «ona»
Albiste txarra, ordea, Iñigo Ruiz de Galarretak eta Alvaro Djalok ezin izango dutela jokatu, Besiktasen aurka min hartuta amaitu baitzuten partida. Lehenengoa 67. minutuan ordezkatu behar izan zuten bere ezker hankako bizeps femoralean lesioa izan ostean; eta Djalok eskuin orkatilako alboko lotailua bihurritu zuen.
Gauzak hala, ikusi beharko da Valverdek Istanbulen egindako “esperimentuak” errepikatzen dituen edo defentsan normalean hamaikakoan sartzen diren jokalariak zelairatzen dituen San Mamesen.
Atzoko prentsaurrekoan Valverdek bai onartu zuela noizean behin jipoi ba jasotzea «ondo etortzen dela finkatzeko». Gainera, gogoratu zuen Ligan laugarren direla eta gaurko partidaren garrantziaz mintzatu zen. Izan ere, Leganes «dinamika positibo» batean dator, Atletico eta Bartzelonaren aurka irabaziz.
[Bajak] Athleticek Oihan Sancet berreskuratuko du Leganesen aurka, baina bi baja izango ditu: Iñigo Ruiz de Galarreta eta Alvaro Djalo. Realak, aldiz, ezin izango du lesionaturiko Arsen Zakharyan eta Hamari Traorerekin kontatu
Reala, mamuak uxatzea
Realak exijentzia handiko norgehiagoka du Jose Bordalasek zuzentzen duen Getaferen aurka (16.15). Madrildarren prestatzaileak, hain zuen ere, «exijentzia» hitza erabili zuen bere prentsaurrekoan. Ikusi beharko da noraino eragin dien Realeko jokalariei Europa Leaguen Lazio liderraren aurka jasotako porrotak.
Fisikoari dagokionez –taldeak bost neurketa jokatu ditu urtarrilean hori txapelketetan–, Imanol Alguacilek argi utzi zuen prentsaurrekoan «ez dagoela aitzakiarik, taldea horretara ohituta baitago».
La 헰헼헻혃헼헰헮혁헼헿헶헮 para el partido de mañana. AUPA REAL!!!#RealSociedadGetafe pic.twitter.com/J9v3e87J5M
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedad) January 25, 2025
Hala ere, nahiz eta urte hasiera bikaina izan hiru garaipenekin, bi porrot pilatu ditu jarraian Valentzia eta Lazioren aurka. Beraz, gaur etxean irabaztea mamuak uxatzeko balioko luke ziur aski.
Getafek 2019ko urriaren 6tik ez du Donostian irabazi, baina kasualitatez oso forma onean iritsiko da Anoetara: Kopan bi garaipen lortu ditu, eta Ligan Las Palmasen irabazi eta azken jardunaldian Barçaren aurka berdinketa erdietsi zuen. Horregatik, Imanolek azpimarratu zuen «beti lehiatzen direla eta oso zaila dela eskua sartzea, defentsiboki egiten duten lana oso ona baita, eta hori Bordalasi esker da». Gainera, «kalitate handiko» taldea ere badela eta «gol aukerak sortzea zaila dela» gaineratu zuen oriotarrak.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Identifican los restos de Bengaray, líder del Frente Popular navarro y directivo de Osasuna

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

