
Aurtengoan berandu datoz ihauteriak, egutegiak hala aginduta, baina Malerrekan ohitura zaharrari eutsi diote. Urtarrileko azken igandearen osteko lehen astelehenarekin batera, Zubietako joaldunek Iturengo herriari egin diote bisita, eta asteartean iturendarrak Zubietan izango dira.
Eguzki printzek alaitu dute aurtengoan bidea, tenperatura epela lagun. Beti bezala, ehunka bisitari Zubietan, susto batzuk eta giro eroa, eguneroko errealitatea irauliz. Biharkoan antzeko ikuskizuna izango da Iturenen.
Kanpora begirako antzezpen horietaz gain (zenbait ustez «lasaiagoak» orain, astakeria gutxiagorekin) bada beste ihauteri bat, barrura begirakoa, bertako herritarrena hain zuzen ere, ostatuetan kamerarik gabe gozatzen dena. Eta larruak, joaerak eta ttuntturroak jartzeko erritualak sortzen duen emozioarekin uztartzen dena.
Honekin abiadura hartzen hasi dira ihauteriak Euskal Herrian. Leitzan ere badabiltza parrandan burubelarri. Donostian hurrengo igandean kaleratuko dira artzai eta inudeak, beren dantzekin kaleak alaituz. Astebete beranduago, kaldereroen txanda helduko da.
Ordurako jada Zuberoako maskaraden ia erdia egina izango da, igandero hutsik egin gabe. Bilboko ihauteriak otsailaren 27tik martxoaren 4ra arte luzatuko dira. Azken hiru egun horietan Lantz eta Altsasu izango dira ezibesteko topaleku, Mikel Otxin eta momotxorroak tarteko, hurrenez hurren. Eta hitzordu jendetsuena akaso, Tolosa, hau ere otsailaren 27an hasi eta sei egunez gozagai.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
