
Hezkuntzan egiten ari diren greba egun sortaren barruan, oraingoan sukalde eta garbiketako profesionalen txanda izan da. Gaur eta bihar dituzte deituak grebak. Hala, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek adierazitakoaren arabera, %70etik gorako jarraipena izan du protestak. Gainera, badira hainbat ikastetxe non, gutxieneko zerbitzuak kenduta, langileen %100ek egin duten lanuztea.
Hala ere, salatu dute Lakuako Gobernuak langileen «greba eskubidea baldintzatu nahi izan duela gehiegizko zerbitzu minimoak ezarriz». «Aginduan akatsak azken orduan zuzendu» zirela adierazi dute, eta zerbitzu minimoen aplikazioan «interpretazio zorrotzegiak» erabili direla.
Grebaz gain, Bilbon manifestazio bat egin dute ‘Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita’ lelopean, non «ehundaka langile» elkartu diren.
Sindikatuek aipatu dutenez, garbiketa eta sukalde kolektiboa da «zalantzarik gabe feminizatuena den Hezkuntza Saileko esparrua. Baita lan baldintza prekarioenak dituena ere, eta pribatizazio prozesu handiena bizi duena». 2009tik lan hitzarmena ez dute eguneratu.
«Edukirik gabeko bilerak»
Grebaren aldarrikapen nagusiak dira lan zamak arintzeko ratioak hobetzea eta lanaldia murriztea; erretiroa aurreratzeko gazteberritze planak adostea; galdutako eros-ahalmena berreskuratzea; funtzioak definitzea eta kategoriak egokitzea; enplegua egonkortzea eta pribatizazio zein fusio edo itxieren bidez lanpostu suntsiketak eragozteko neurriak hartzea; ordezkoen lan baldintzak hobetzea; lizentziak eta baimenak hobetzea; eta lan osasuna, berdintasuna eta euskara planak garatzea.
Negoziazio mahaia egin zuten astelehenean, urtarrilaren 27an. Hala ere, sindikatuen ustez «ez zen fundamentuzko edukirik mahai gaineratu», eta greba deialdia bertan behera uzteko aurreakordio proposamena egin zieten. Hori dela eta, langileek «edukirik gabeko bilerak deitzeari uzteko eta aldarrikapen hauei erantzungo dion proposamena jorratzeko» eskatu diote Hezkuntzari.
Honela, biharko greba mantentzen dutela adierazi dute, eta gogoratu dute Bilbon, Gasteizen eta Donostian Hezkuntza ordezkaritzetan elkarretaratzeak egingo dituztela 11.30ean.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
