
Burlatan ostegun honetarako aurreikusia zegoen etxegabetzea bertan behera geratu da, Iruñerriko Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez. Adin txikiko hiru pertsona dituen familia bat etxegabetze mehatxupean zegoen. Emakumea indarkeria matxistaren biktima da eta etxebizitza erasotzailearen familiaren izenean dago.
09:00etan dozenaka lagun bildu dira euripean Basilio Armendariz kaleko 6. zenbakiaren atarian, ordubete beranduago aurreikusia zegoen etxegabetzea gelditu asmoz.
10:30ak aldera adierazi dutenez, etxegabetzea bertan behera geratu da. Hala ere, hurrengo deialdie adi egoteko eskatu dute.
Era berean, instituzioen ardura nabarmendu nahi izan dute, «alternatiba bat ez dutela eskaini» leporatuz.
Etxegabetzea bertan behera geratu da, baina Etxebizitza Sindikatuak hurrengo deialdiei adi egoteko eskatu du. pic.twitter.com/7ug8TjiHIc
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) January 30, 2025
Udalaren erantzuna
Burlatako Udalak ohar batean azaldu duenez familia hau ez zuen kalean gelditzeko arriskurik, gizarte zerbitzuek premiazko irtenbidea aurreikusita zutelako. Etxegabetzearen gelditzearekin premiazko irtenbidea ez da erabili, baina konponbide baten bila kaltetuarekin lanean jarraitzen dutela gaineratu du Udalak.
Honekin batera, egoera honi konponbidea jartzeko bitartekaritza lanetan egon dela gaineratu du Udalak.
Etxebizitzaren afera estrukturala dela eta Udalaren ahalmenak eta eskumenak gainditzen dituela nabarmendu du. Halere, etxebizitza udal parkea handitzeako lanean daudela azaldu du. Egun 52 etxebizitza publiko dituzte alokairu sozialera zuzendutakoak.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas
