
1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan girotua, ABC kateko kirol-kazetari estatubatuarrak ditu protagonista; talde armatu batek atleta israeldar batzuk bahitu zituen eta kazetariek albiste horren jarraipena egin behar izan zuten bat-batean.
Irail beltza talde armatu palestinarrak Municheko Joko Olinpikoetan bahitu zituzten hamaika atleta israeldar hil zituen. Preso politiko palestinarren trukean askatzea proposatu zioten Israelgo Gobernuari, baina Israelek ez zuen negoziatu nahi izan. Irail beltza eratu zuten Jordaniako erregeak herrialdeko errefuxiatu palestinarrak kanporatu zituen 1970eko iraileko data oroituz. Oihartzun handia izan zuen atentatuak eta nazioartean zirrara eragin zuen.
Film honek gertakari horiek ardatz hartzen dituen arren, kazetaritza ikuspegia da gailentzen dena; ABC Sports-eko prentsa aretoaren ikuspuntutik azaldua dago guztia. Kontakizunaren muina kazetari talde horien korridoreetan, bulegoetan, platoetan eta kontrol-gelan topatuko dugu.
Ekoizpen-diseinu zehatzari eta aktore zerrenda nabarmen bati esker, 70eko hamarkadako giroa xehetasunez birsortzea lortzen da filmean.
Aurtengo Oscar Sarietan Jatorrizko gidoi onenaren sarirako izendatu dute.
Ekoizpenak
Gaiari buruz hainbat ekoizpen egin dira, ezagunenak 2005eko Steven Spielbergen ‘Munich’ filma eta Kevin Macdonalden ‘One Day in September’ (1999) dokumentala dira. Spielbergen lanean, gobernu israeldarrak, hiribildu olinpikoaren erasotzaileak hiltzeko helburuz, Europara bidali zuen Mossadeko espioi taldeak egiten dituen ekintzak azaltzen dira. Eric Bana eta Daniel Craig dira protagonistak. Macdonalden dokumentalean aldiz, elkarrizketak eta kazetaritza-materiala direla medio, gertakizunak iraun zituen 21 orduak azaltzen dira.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
