
FIBA Europe Cup txapelketako multzo fasearen azken jardunaldia hemen da. Surne Bilbao Basketek final-luardenetarako sailkapena poltsikoan du jada, baina aurreko astean Choleten aurka galdutako –aurten lorturiko porrot bakarra, hain zuzen ere– lidergoa berreskuratzeko abiatu da Le Portelen kantxara (20.00, ETB4).
Jaume Ponsarnau prestatzaileak hedabideen aurrean azpimarratu du bere taldea «ez dela erotuko» lehen postua lortzeagatik, baina egia da beti dela hobeto lidergoan amaitzea, hurrengo kanporaketan kantxa faktorea alde izateko, eta zergatik ez esan, aurkaria maila baxuagokoa izan daitekeelako.
Gauzak hala, lehen postuan amaitzeko Bilbao Basketek egin beharrekoak hauek dira: astearte honetan irabazi eta Choletekin duen average orokorreko 19 puntuko desabantailari buelta eman, edo irabazi eta Choleten porrota itxaron beharko dute.
Aurreko astean Frantziako Ligako liderra den taldearen aurka 82-75 galtzeak ez dio mesede egin talde bizkaitarrari. Miribillan puntu diferentzia berarekin irabazi zuten Ponsarnauren gizonek (95-88). Average orokorrari dagokionez, Choletek +47 du eta alde handiagatik irabazten dio Bilbao Basketi (+29). Alde hau dator Choletek 60-92 irabazi ziolako Le Porteli.
Beste faktore bat du kontra talde bizkaitarrak. Izan ere, Choletek asteazkenean jokatuko du bere neurketa, dagoeneko kanporatuta dagoen Dinamo Sassariren kontra; beraz, jakingo du Bilbao Basketen emaitza lehenagotik eta presioa ezberdina izan liteke.
Gauzak hala, bilbotarrak garaipena lortzeko helburuarekin abiatu dira. Eta motibazioa %100ekoa izango da. Are gehiago ACB Ligan Lleidari 91-75 irabaztetik datozenean. Horrek arnas pixka bat ematen dio eta moralki goraino egongo dira.
«Irabazteko aukerak sortzen badira, ongietorriak izango dira, baina partida on bat egiten zentratu behar gara», adierazi du Ponsarnau Estatu frantsesera abiatu baino lehen.

El impacto medioambiental de la IA generativa, en cinco cifras

¿Quiénes son los grandes actores de la inteligencia artificial en el mundo?

El piso incendiado en Donostia estaba habitado por una mujer que guardó toneladas de basura

237 artistaren babesa jaso du Raimundo El Canastero taldeak, epaiketaren atarian
