Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

‘Le Bureau des Legendes’ seriearen moldaketa

THE AGENCY
AEB, 2024. 10 atal. Zuzend.: Zetna Fuentes, Grant Heslov, Philip Martin, Joe Wright. Gidoia: Jez Butterworth, John-Henry Butterworth. Akt.: Michael Fassbender, Jeffrey Wright, Jodie Turner-Smith, Richard Gere. Argaz.: Jakob Ihre, Balazs Bolygo, Christopher Ross. Plataforma: SkyShowtime.

Michael Fassbender eta Jodie Turner-Smith serieko une batean.
Michael Fassbender eta Jodie Turner-Smith serieko une batean. (SkyShowtime)

‘The Agency’ Michael Fassbender aktorea protagonista duen espioitza seriea da eta ‘Le Bureau des Legendes’ (gazteleraz, ‘Oficina de Infiltrados’) telesail frantziarrean oinarritua dago. Martian izeneko pertsonaiaren rola jokatuko du, CIAko agente ezkutua da; bere bizitza sekretua atzean utzi eta Londresko egoitzara itzuli beharko du. Fassbenderrekin batera Jeffrey Wright, Jodie Turner-Smith eta Richard Gere aktore ezagunak ere ageri dira.

Smokehouse Picturesek ekoiztu du, George Clooney eta Grant Hesloven ekoiztetxea, eta zuzendaritza taldean izen nabarmena topatuko dugu: Joe Wright sortzaile ingelesa.

Nazioarteko espioitza genero zirraragarrian barneratuko den proposamena da, nahiko kutsu klasikoa du, baina batez ere gatazka psikologiko eta pertsonaletan jarriko du arreta. Bereziki, infiltratu gisa -ezkutuko espioiak edo agente bikoitzak direnak- luzaroan atzerrian bizi eta urteetan fikziozko nortasuna mantendu behar izan duten horiengan.