
Ertzaintzak ikerketa abiatu du urtarrilaren 25ean Bilbon adingabe bati ustez egindako sexu-eraso baten salaketa dela eta.
Segurtasun Saileko iturriek Europa Pressi jakinarazi diotenez, Ertzaintzak Zorrotzaurre inguruan ustez izandako sexu-erasoa ikertzen dabil.
Ertzaintzak datu gehiagorik eman ez duen arren, 'Radio 5' hedabideak ezagutzera eman duenez, biktimaren familiak salaketa jarri du, 16 urte dituen eta adimen urritasuna duen nerabeak kontatutakoaren ostean. Urtarrilaren 24ean, adingabea zaborra botatzera jeitsi zen eta desagertu egin zen.
24 ordu beranduago agertu zen etxean, Atxuri auzoan, eta familiari kontatu zion gizon batek harrapatu eta Zorrotzaurreko abandonatutako pabilioi batera eraman zuela, eta bertan sexu-abusua egin ziola.
Irrati horrek jakinarazi duenaren arabera, Ertzaintza gizonaren bila dabil, badituztelako ustezko erasotzailearen irudiak. Inguruko segurtasun kamerak aztertu ostean lortu dituzte.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

