
Mendiko Eskiko edo Skimoko lehien denboraldiak beste hitzordu ofizial garrantzitsu bat izan berri du. Hain zuzen ere, Mendi eta Eskalada Kirolen Espainiako Federazioak (Fedme) antolatutako Espainiako Txapelketari buruz ari gara. Boi Taulleko (Lleida) eski estazioa izan da geltokia, eta bi modalitate jaso ditu: esprinta eta erreleboak.
Fedmeren hitzordu horretan hutsune garrantzitsuak izan ziren; izan ere, espainiar Estatuko espezialista sasoikoenak, hots, nazioarteko zirkuitu ofizialetan lehiatzen direnak, ez ziren Boi Taullen izan. Besteak beste, Iñigo Martinez de Albornoz donostiarra.
Euskal eskiatzaileen emaitzei dagokienez, apalak izan dira. Martinez de Albornozen kasua alde batera utzita, badirudi Hego Euskal Herriko bi mendizale federazioetako ordezkariak ez direla ondo moldatzen bi modalitate horietan. Indibidualean eta bertikalean, aldiz, askoz ere hobeto.
Skimoko Espainiako Txapelketa horretan soilik euskal podium bat izan zen-eta: junior mailan, Unax Sologaistoak eta Ibai Hernanik gizonezko erreleboetan zilarra lortu zuten.
Bi modalitate
Esprinta izan zen Boi Taullen jokatutako lehen proba. 70 metroko desnibela zuen zirkuitu batean lehiatu ziren. Ohiko ezaugarriak izan zituen: irristatze sekzioa, erronboa, jaitsiera… Seniorren mailan, finalera sei eskiatzaile sailkatu ziren, eta Maria Costa katalanak irabazi zuen 3:40.02 denborarekin. Azken fase horretan euskal ordezkari bat lehiatu zen: Igone Campos. Zumarragako eskiatzailea bosgarrena izan zen 4:06.95 kronoarekin. Uxue Loizuk ezin izan zuen finalera igaro; uhartearra zazpigarren postuan sailkatu zen.
Mutiletan, berriz, ez zen euskal ordezkaririk izan final ezberdinetan. 20 urtez azpikoen mailan, ehuneneko batzuengatik, Oier Urkiolari ihes egin zion finalak. Sologaistoa eta Hernani ere finalerdietan geratu ziren, baina 18 urtez azpikoen kategorian.
Bitxia edo adierazgarria izan zen seniorren kategorian bizi izan zen egoera. Lehen hiru sailkatuak, emakumezkoetan zein gizonezkoetan, 23 urtez azpikoen mailan lehiatzen diren eskiatzaileentzat izan ziren.
Erreleboen modalitateari dagokionez, eskiatzaileak 68 eta 83 metroko bi igoera zituen zirkuitu batean lehiatu ziren. Seniorretan, bikote mistoetan, Maria Costa eta Albert Perez katalanek irabazi zuten 29:37.20 denborarekin. Igone Camposen eta Aitor Ugarteren taldea bosgarrena izan zen irabazlearengandik 4 minutu eta 48 segundora. Uxue Loizu eta Asier Labairu nafarrak zazpigarren postuan sailkatu ziren.
Eta hasieran aurreratu bezala, juniorretan euskal podium bakarra heldu zen. Hain zuzen ere, gizonezkoen erreleboetan. Mario Gil eta Iñigo Velazquez madrildarrak gailendu ziren 17:20.02 kronoarekin. Sologasitoak eta Hernanik zilarra erdietsi zuten; madrildarrek minutu bat eta 43 segundoko aldea atera zieten.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
