
Bizkaiko Txapelketan lortutako emaitza bikainaren ondoren (8 domina guztira), Raspas Arraun Elkartea emaitza apartarekin itzuli da Galiziatik, joan den asteburuan Castrelo de Miñon (Ourense) egindako Distantzia Luzeko Espainiako Txapelketa jokatu ostean. Lortutako urrezko hiru dominek Raspas Arrauneko arraunlariak Txapelketako domina-zerrendan zein emakumezkoen talde onenaren Iberdrola Trofeoaren podiumaren gorenera igo dituzte.
Klubeko emakumezkoek egindako lana funtsezkoa izan da aipaturiko txapelketan: Esther Brizek eta Izaskun Echanizek 2- absolutuan lortutako garaipena ukaezina izan da, Andaluziako ontzien gainetik; eta handia izan da Virginia Diaz kapitainaren garaipena skiff absolutuan (1x), Aina Cid eta Iria Jarama etorkizun handiko gaztearen aurretik. Azpimarratzekoa da, halaber, Maialen Mielgok egindako seigarren postu bikaina, modalitate horretan, non onenekin borrokan egon den.
Gainera, aipatutako lau emakumezko arraunlariak txapeldun izan dira selekzio autonomikoetako proban, 4 scull ontziarekin (4x).
Nesken jardun ezin hobeari, Aleix Garcia debutariak skiffean lortutako garaipen bikaina gehitu behar zaio, Caetano Horta eta Bruno Cetraro uruguaitar olinpikoa bezalako arraunlari handiei gailendu baitzaie. Azkenik, aipatu behar da Aleixek Klubaren Empacher skiff ontzi berria estreinatu duela, klubeko lagun Emilio Rodriguezen izenarekin bataiatua.

Mujica hizo gala de ser «un poco vasco» y cumplió su deseo de visitar el país de sus ancestros

Fermin Muguruzak Anoetan eskainiko duen kontzertuko ordutegiak iragarri ditu

Erreakzio soka luzea eragin du Pepe Mujicaren heriotzak, baita Euskal Herrian ere

Vamo arriba, Pepe
