
Udara partera iristen da estropaden garaia. Baina bertara ahalik eta hoberen iristeko, neguan zehar lan gogorra egiten dute klubek. Traineruetan parte hartzen duten arraunlarien prestakuntza fisikoa eta teknikoa urte guztian zehar lantzen da gaur egun. Atal hauei eskaintzen zaion denbora eta dedikazioa gehitzen joan da. Hau ikusirik, Orio Arraunketa Elkarteak 1995ean, berritasun bezala, neguko estropada-jaitsiera ezarri zuen: Oriaren Traineru Jaitsiera.
Larunbat honetan 31. edizioa ospatuko da, eta bertan arituko dira 7 ontzi eta 1.023 arraunlari. Euskal Herriko arraunlariez aparte, bertan arituko dira kanariar-majoreroak, katalanak, valentziarrak, andaluziarrak, galiziarrak, asturiarrak edota kantabriarrak.
2009, XV. ediziotik aurrera, Llagut Catala eta Llaut Mediterraneo ontziak izaten dira Oriako uretan. Katalanen eta mediterraneo aldeko elkarteen eskaerari erantzuna eman asmoz eta beste herrialdetako tosta arraunketa ezagutzeko balio duelakoan, 4.000 metroko ibilbidea prestatua dago beraientzat (Irteera: Sarikolatik, “Saikola”). Baita ere mediterraneoko gizon eta emakumez osaturiko traineruak aritzen dira ibilbide hau egiten.
Aurtengo edizioan, 77 ontzietatik, bat Llaut Mediterraneo modalitatean lehiatuko da, hamar Llagut Catalan arituko dira eta gainontzeko 66ak, traineruetan. Azken hauetatik 13 emakumezkoak dira eta 15 gizonezkoak.
Beti bezala, bi ibilbide daude prestatuta. Lehenengoan, 4.000 metrotakoa, irteera Saikolatik egingo da eta helmuga Orion egongo da. Ibilbide hau ontzi mediterranekoentzat eta emakume, jubenil eta beteranoz osaturiko traineruentzat izango da.
Bigarrenan, 6.000 metrotakoa, irteera Mapil-Agiñan egongo da eta helmuga, Orion. Hau “Gizonezko absoluto mailako” traineruentzat izango da.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
