
Arabako eskola kirola programa eskola-aldiaren etapa guztietara zabaltzea proposatu du EH Bilduko Araba batzarkide taldeak mozio baten bidez. Gipuzkoako eskola kirolaren Multikirola programaren aurkako EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren harira, Araban gaiari buruzko dekretua oraindik eman ez dela deitoratu du.
EH Bilduk gogora ekarri duenez, Gipuzkoako programak «aspaldi» lehenetsi zuen eskola kirola kirol federatuaren gainetik. Beraz, Arabako Foru Aldundia eskatuko diote Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren 2/2023 Legea garatzeko urratsak eman ditzala eskatu du, «egon daitezkeen interes partikularren gainetik eta betiere adingabeen garapen integrala babesteko», Xabier Valdor batzarkidearen hitzetan.
Horrekin batera, eskola kirola eskolaldiaren etapa guztietara zabaltzeko ere eskatu diote Diputazioari, «jolas librea bermatzeko, eskola adineko kirola ikastetxeen bidez egituratzeko eta kirol federatutik kanpo geratzen diren hezkuntza-etapa horretako biztanleei arreta emateko».
Halaber, legegintzaldia bukatu baino lehen 12 urte azpiko ume guztien jarduera fisiko ludiko eta kirolanitzekoa garatzeko programa bat martxan jar dezala eskatuko dute, baita eskola kirolaren onuren berri emateko kanpaina bat hezkuntza komunitateetan, guraso elkarteetan eta kirol elkarte nahiz klubetan.
«Egiten duena baino askoz gehiago egin dezake Arabako Foru Aldundiak multikirola sistemaren ardatza izateko, eta aditu eta ikerketa ezberdinei kasu egiten badiegu, modalitate hau hobetsi behar da umeen garapen integrala bermatze aldera», adierazi du Valdorrek.

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
