
Hezkuntzartea elkartea aurkeztu dute larunbat goiz honetan Bilboko Bira kultur gunean. Hamarnaka irakasle hurbildu dira bertara proposamena ezagutzera, babesa adieraztera eta eztabaidan parte hartzera.
Hizlariek hezkuntza sistemaren inguruko irakurketa kritikoa partekatu dute eta azpimarratu dute irakasleen artean egoerarekiko nekea somatzen dela. Ezinegon hori bideratzeko, lehen pausu bezala manifestua aurkeztu dute. Gainera, irakasleei parte hartzeko eta eskoletan eztabaida sustatzeko gonbita egin diete.
Manifestuan lau aldarrikapen azpimarratu dituzte: teknologia digitalen erabilera arrazoitua, eskoletako klaustroetan erabakitzeko eskubidea bermatzea, irakasleenganako konfiantza berreskuratzea eta berrikuntza metodologikoa pratikara eraman aurretik kontrastatzea.
«Erabat konprometituta gaude hezkuntzarako eskubidearekin. Hala ere, gure lana etengabe ezbaian nola jartzen den ikusten dugu», agertu dira kexu. Zentzu horretan, «eremu pribatutik datozen moda pedagogikoak lehenesten direla» kritikatu dute, eta hauek ez daudela «nahikoa kontrastatuta» gehitu.
Norabide horretan, erakundeek «milaka euro xahutu» dituztela gaineratu dute, «gure ikasleen datuak, modu honetan, nazioarteko korporazioei oparituz».
Atzera
Hezkuntzartea elkartea osatzen dutenen iritziz, honek «atzerakada nabarmena» ekarri du gazteen «irakurtzeko eta adierazteko ahalmenean», baita matematiketan eta beste zenbait gaietan ere, nerabeek pantailekiko duten mendekotasuna elikatuz.
«Are gehiago, eskola publikoa korporazio pribatuen logikari jarraituz kudeatzea bultzatu da», baieztatu dute. Zuzendaritza taldeen presioa «etengabe» hazten den bitartean, autonomia «asko murriztu» dela ere kritatu du taldeak.
«Badakigu zeintzuk diren neurri guzti hauen ondorioak, osasun publikoan ikusi ahal izan dugunez. Eta honek neke eta ezjakintasun sentsazioa sortu du irakasleen artean».

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
