‘Longles’ film arrakastatsuaren ostean, bueltan da Osgood Perkins zinemagilea. Beldurrezko film odoltsu hau Stephen Kingen izen bereko eleberrian oinarritzen da, eta Perkinsek berak egokitu du eleberria gidoira. Gainera, James Wan beldurrezko izenburu entzutetsuen zuzendariak –‘Insidious’ edota ‘Expediente Warren’, besteak beste– ekoitzi du filma.
Premisa honakoa da: Hal eta Bill bikiek aitaren jostailuzko tximu zaharra topatuko dute atikoan. Aurkikuntza horretatik aurrera, heriotza misteriotsu eta odoltsuak gertatzen hasiko dira haren inguruan.
Bi bikietako papera egiten duen aktore protagonista Theo James da; ‘Divergente’ sagan eta ‘The White Lotus’ seriean egindako lanagatik da ezaguna, eta harekin batera aurkezpenik behar ez duen Elijah Wood ere arituko da.
Osgood Perkins
Zuzendariaren abizena irakurri ostean, beharbada Anthony Perkins aktoreaz oroitu zarete ezta? Bada ez zaudete oker, izan ere ‘Psicosis’ filmeko protagonista ospetsuaren semea da. Ezaguna da beldurrezko zineman egindako lanengatik: ‘The Blackcoat’s Daughter’ (2015) edota ‘Gretel & Hansel’ (2020) filmekin hasi zen arren, iaz zuzendu zuen ‘Longles’ pelikulari esker egin da ezagun. 2026 urterako ‘Keeper’ izeneko proiektu batean ari da lanean une honetan.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

