
Hamarnaka irakasle elkartu dira astelehen honetan Errenterian Hezkuntza Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak hainbat ikastetxetan itxialdiak egiteko jarritako debekua salatzeko. «Gaurko itxialdiak genituen antolatuta Gipuzkoako bost ikastetxetan, irakasleon lan baldintzak
hobetzeko 26 eta 27ko greba deialdiak indartzeko. Itxialdiak legez egiteko, toki erakundeen jabetza diren eskola-eraikin publikoak erabiltzeko araubide juridikoari buruzko 77/2008 Dekretuak
jasotako pausuak jarraitu ditugu, zehatz-mehatz», adierazi dute.
Hala ere, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak eskaera horiei ezezkoa ematea erabaki du. Irakasleek adierazi dutenez, baimena ukatzeko erabili duen arrazoia honakoa da: «eskatutako erabilerak ikastetxeko ohiko eskola jardueran eragin dezakeela, aurreikusitako jarduera gauzatzeko ezaugarri egokiak betetzen ez dituelako».
Aipatu behar dugu itxialdiak egiteko eskaeretan ikastetxeak gaurko 17:30etik biharko 7:00etara bitarte zituzten eskatuta, lotarako gela edo eremu bat soilik eskatuz. «Itxialdia ordutegi horretan egitea erabaki genuen espreski eskola jarduera ez oztopatzeko. Hortaz, Lurralde Ordezkaritzak erabili duen arrazoia aitzakia besterik ez da, irakasleon aldarrikapenak oztopatu eta greba deialdiaren aldarria ezkutatzeko».
«Greba arrazoiak biderkatzen ditu»
Aldiz, kontrako emaitza izanen duela iritzi dute. «Bada, okerreko bidea hartu dute, berriro ere. Urtarrileko greben aurretik Eusko Jaurlaritzak guraso eta irakasleei bidalitako gutunaren bidalketa traketsa bezala, itxialdiak egiteko debeku honek greba deialdia indartzeko arrazoiak biderkatzen ditu».
Bide batez, Hezkuntza Sailari 2010etik iraungita dagoen hitzarmena berritzeko beharrezkoak diren edukiak «mahai gainean» jar ditzala eskatu dute. «Itota gaude lan zamekin edota neurri gabeko lan burukratikoekin. Gu irakasleak gara, eta denbora behar dugu ikasleekin kalitatez
egoteko, horrela bakarrik bermatuko baitugu kalitatezko hezkuntza publikoa».

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
