
ELA sindikatuak bilera eskaera erregistratu du Custom Massevents (Innpala) enpresan, palako pilotari profesionalen lan baldintzak hobetuko dituen negoziazioari ekiteko asmoz. Kolektibo honek, Bilbon jokatzen duten 10 profesionalek, sindikalki antolatzea erabaki du euren lan baldintzak hobetzeko eta sektoreko prekarietatea salatzeko. Hori dela-eta, hitzarmen kolektibo baten negoziazioa aldarrikatu dute.
Plantillak, besteak beste, soldata hobekuntzak, pilotari guztientzat ezarriko diren gutxieneko baldintzak, aldi baterako ezintasunak %100ean kobratu ahal izatea, oporraldia errespetatzea, enpresak laneko materiala –palak, esaterako– ordaintzea, partidetan laguntza medikoa eskaintzea, enpresak kilometraje edo parking gastuak bere gain hartzea... Azken baten, kirolari profesional horien «jarduera hobetu eta duinduko duen esparru kolektiboa arautzea» bilatzen dute, sindikatuak berak ohar batean azpimarratu dutenez.
Helburu horiek erdietsiko badituzte, pilotariek kolektiboki antolatzea erabaki dute, eta enpresari bilera bat eskatu diote negoziaketei ekiteko. Ezertan hasi aurretik, pilotariek beraiek argi utzi dute negoziatzeko borondatea dutela eta euren «lan egoerari irtenbidea bilatzeko» asmoa dutela.
ELA sindikatuak, bere aldetik, pilotari profesional hauen «egoera prekarioa» salatu du eta langileek antolatzeko hartutako erabakia babestu du. «Prekarietateari aurre egiteko bide bakarra antolakuntza kolektiboa dela» azpimarratu du ELAk, baita kirol profesionalean ere.

Azken sanferminetako txupinazoan izandako errepresioa salatu dute zenbait eragilek

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai
