Migrazioen eta mugen gaineko gogoeta dakar mahaigainera Asier Urbietaren (‘Altsasu’) lehen film luzeak, ‘Faisaien irla’. Bidasoako mugaren bueltan filmatu du pelikula Urbietak, Jone Laspiur eta Sambou Diaby protagonista dituela, apirilaren 25ean iritsiko da zinema aretoetara. Aurrtetik, baina, Göteborgeko nazioarteko zinema jaialdian izan zen filma eta martxoaren 14ean abiatuko den Malagako zinema jaialdian ere emango da, Sail Ofizialean, lehiaz kanpo. Trailerra jada ikusgai dago plataforma nagusietan.
Pelikula sei astez filmatu zen Bidasoako mugaren inguruan, Irunen, Hendaian eta Donostian. Euskaraz filmatuta dago eta frantsesa, mandigoa eta gaztelaniak ere badute bere lekua.
Sinopsian zehazten denez, Laida (Jone Laspiur) eta Sambou (Sambou Diaby), irla paretik paseatzen doazenean abiatzen da kontakizuna: «Bi pertsona ikusten dituztenean ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat agertzen da irlan, estatu batek besteari burujabetza ematen dion ekitaldian. Ze estatu arduratuko da hilotzarekin?».
Zuzendariaren hitzetan, «nire etxetik gertu gertatzen den egoera konplexu eta global hau kontatu nahi izan dut, askorentzat ezezaguna delakoan. Mugak, nazioarteko politikak eta bidegabekeriak guztiei eragiten digute. Horregatik sortu zait historia hau kontatzeko beharra. Etxetik gertu gertatzen den historia hau nazioarteko ikusleei ere eragingo dielakoan nago, unibertsala delako».

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
