NAIZ

Merkal Calzadoseko langileek akordioa lortu dute zazpi hilabeteko grebaren ondoren

Zazpi hilabeteko grabaren ondoren, Merkal Calzados enpresako Gipuzkoako langileek hobekuntzak lortu dituzte lan baldintzetan, batez ere ordutegiei eta asteko atsedenari dagokienez. ELA sindikatuak grebalarien iraunkortasuna azpimarratu du. Enpresan 50 langile daude.

Merkal Calzadoseko langilee mobilizazioa.
Merkal Calzadoseko langilee mobilizazioa. (ELA)

Merkal Calzados enpresako Gipuzkoako langileek eguneratuta ikusiko dute hitzarmena, zazpi hilabeteko greba eta urtebeteko mobilizazioen ondoren. Izan ere, 2009 urteaz geroztik zuten hitzarmen sektoriala berritu gabe, eta 2019an indargabetu zen enpresakoa. Hitzarmen berria 2025-2027 izango da indarrean.

Langileek lan baldintza duinak eta hitzarmen justu bat eskatzeko hasi zuten greba hau baina, ELAk salatu duenez, orain arte enpresak «ez du modu serio eta arduratsuan negoziatzeko inolako asmorik erakutsi».

ELAk grebalarien iraunkortasuna azpimarratu du; izan ere, zortzi dendetatik lau itxita mantendu dituzte grebak iraun bitartean, eta beste bi denda lanaldi erdian izan da. «Hori funtsezkoa izan da Zuzendaritzak langileen aldarrikapenak negoziatzeko» adierazi du sindikatuak.

ELAk baieztatu duenez, plantillaren eskaera nagusiak jasotzen ditu akordioak: Lan egutegia eta oporrak hobetzea, hain zuzen ere.

«Zehazki, ELAk urteko 16 orduko lanaldi murrizketa lortu du; bi astetik behin larunbat arratsaldeetan lanik ez egitea; norberaren aukerako egun bat izatea; Aste Santuko larunbatean lan egitea aukerakoa izatea eta, lan egiten duenarentzat, ordu bakoitzeko plus bat jasotzea; ordaindutako lizentziak eguneratzea...», azaldu du.