
Kate Winslet-en izena irakurtzea argudio nahikoa izan daiteke film bat ikustera joateko, baina film honek baditu beste zenbait osagai erakargarri ere.
Hasteko istorioa; ia bi urteko atzerapenarekin iritsi zaigu Elizabeth ‘Lee’ Miller estatubatuar argazkilari eta erreportari grafikoari buruzko kontakizuna. New Yorken modelo gisa aritu zen 1920ko hamarkadan, Parisera joan aurretik. Han, moda eta arte ederretako argazkilari bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran, ‘Vogue’ aldizkariarentzako gerra korrespontsala izan zen eta Londresko bonbardaketa, Parisko askapena eta Buchenwald eta Dachau-ko kontzentrazio esparruak bezalako gertaeren erreportajeak jorratu zituen. Glamourrez betetako bizitza alde batera utzi eta Bigarren Mundu Gerraren bihotzean sartzea erabaki zuen. Arauei desafio eginez, bere garairako emakume aurreratua izan zen.
Winslet-ekin batera, Alexander Skarsgård, Josh O'Connor, Andy Samberg, Marion Cotillard eta Andrea Rugman aktoreek ere hartu dute parte.
Zuzendaria Ellen Kuras da, aurretik Winslet-ekin ‘Eternal Sunshine of the Spotless Mind’ (‘¡Olvídate de mi!’) kultuzko filmean lan egin zuen emakumea; Film horretan argazki zuzendaria izan zen. Hainbat dokumental eta telesail zuzendu ostean, ‘Lee Miller’ bere lehen film luzea da.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

El obispo de Gasteiz sobre las víctimas del 3 de Marzo: «Hay tensión, son de cáscara amarga»

Herri Norte rechaza las agresiones sexuales e instituciones piden que se aclaren los hechos

