
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Barne Produktu Gordina (BPG) %2,2 hazi da 2024an, eta 17.000 lanpostu baino gehiago sortu dira, hau da, aurreko urtean baino %1,8 gehiago. Lurraldeka, BPGren urteko hazkundea %2koa izan da Araban, %2,2koa Bizkaian eta %2,1ekoa Gipuzkoan, Eustat EAEko estatistika erakundeak emandako datuen arabera.
Era berean, EAEko BPG %2,1 hazi da 2024ko laugarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, hazkundea %0,6koa izan da.
BPGk lurraldeetan izan duen bilakaerari dagokionez, Arabak urte arteko %2,1eko tasa du urteko laugarren hiruhilekoan, Bizkaiak %2,3koa eta Gipuzkoak %1,9koa. Aurreko hiruhilekoaren aldean, BPGren aurrerapena %0,4koa izan da Araban eta Gipuzkoan, eta %0,7koa Bizkaian.
Enplegua %1,8 hazi da
Enpleguari dagokionez, lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta, %1,6ko aldaketa positiboa izan da 2024ko azken hiruhilekoan 2023koarekin alderatuta, eta tasa hori %0,4 hazi da aurreko hiruhilekoaren aldean. Horrela, 2024. urtean zehar, lanpostuen kopuruak %1,8 egin du gora, hau da, aurreko urtean baino 17.136 lanpostu garbi gehiago sortu dira.
Enpleguaren urte arteko bilakaera positiboa izan da adar guztietan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: %0,2 lehen sektorean, %0,7 industrian, %0,6 eraikuntzan eta %1,9 zerbitzuetan.
Lanaldi osoko lanpostu baliokideen kopuruak ere gora egin du, oro har, aurreko hiruhilekoaren aldean: %1,7 lehen sektorean, %0,2 industrian, %0,4 eraikuntzan eta %0,5 zerbitzuetan.
Eskaintzaren ikuspegitik, sektore guztiek izan dituzte urte arteko hazkunde positiboak 2024an, hala laugarren hiruhilekoan nola urte osoan. Horrela, lehen sektoreak balio erantsiaren %2,2ko hazkundea izan du balio errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, hirugarren hiruhilekoaren aldean %0,4 igo ondoren. Urte osoko hazkunde tasa %3,1ekoa izan da.
Industriaren balio erantsiak %0,5eko urte arteko aldaketa erakutsi du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, aurreko hiruhilekoaren aldean %0,3 hazi ondoren. Urte osoan, balio erantsia %1 igo da.
Manufaktura industria erritmo txikiagoan hazi da urte arteko terminoetan urteko azken hiruhilekoan, %0,1eko tasarekin, nahiz eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta hazkundea %0,3koa izan den. 2024 osoan hazkundea industria osorako kalkulatutakoaren azpitik kokatu da: %0,6.
Eraikuntzaren sektorean, 2024ko azken hiruhilekoan balio erantsia %2,2 igo da 2023ko azken hiruhilekoarekin alderatuta, eta %1,6 iazko hirugarren hiruhilekoaren aldean. 2024an, eraikuntzaren sektorearen hazkundea %1,6koa izan da.
Zerbitzuen sektoreari dagokionez, jarduera globala urteko azken hiruhilekoan %2,7 hazi da urte artean eta %0,6 hiruhileko artean. Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren arloak %2,6ko hazkundea izan du aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta %0,7koa aurreko hiruhilekoaren aldean. Jarduera %1,8 hazi da 2024 osoan.
Administrazio publiko, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuen adarrean, laugarren hiruhilekoan urte arteko hazkunde tasa %2,4 izanik, balio erantsiaren igoera %0,2koa izan da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta 2024ko batez besteko hazkundea %2,9 izan da.
Gainerako zerbitzuen adarrean sartzen diren jarduerek, hala nola higiezin lanbide, zientzia, teknika, finantza eta aseguru jarduerek, %2,9ko hazkundearekin itxi dute 2024a, aurrekoaren aldean. Laugarren hiruhilekoan balio erantsiaren igoera %2,9koa izan da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, eta %0,7koa aurreko hiruhilekoaren aldean.
Kontsumoa ere gora
Bestalde, eskariaren aldetik, etxeetako azken kontsumoko gastua edo kontsumo pribatua aurreko urteko hiruhileko berean baino %2,5 handiagoa izan da 2024ko azken hiruhilekoan, aurrekokoaren aldean %0,9 igo ondoren. Gainera, kontsumo pribatua %2,4 handiagoa izan da 2024an 2023an baino.
Kontsumo publikoak urteko azken hiruhilekoan %2,3ko hazkundea izan du urte arteko terminoetan, hau da, %0,5eko hazkundea aurreko hiruhilekoaren aldean, eta 2023. urtearen aldean, %2,3 egin du gora.
Ekipo ondasunetan egindako inbertsioaren bilakaera positiboa izan da 2024ko azken hiruhilekoan, urte arteko %2,6ko eta hiruhileko arteko %1eko hazkunde tasekin. Urte osoan, berriz, igoera %2,3koa izan da.
Esportazioak, behera
Bestalde, barne eskariak BPGak baino hazkunde handiagoa izan du, eta horrek adierazten du kanpo sektorearen ekarpena negatiboa izan dela 2024ko azken hiruhilekoan eta urte osoan. Horrela, esportazioak %0,3 jaitsi dira urteko laugarren hiruhilekoan 2023ko azken hiruhilekoaren aldean, eta inportazioak %0,2 igo. Urte osoan, esportazioak %0,1 eta inportazioak %0,3 igo dira.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona
