
Bilboko Udalak Euskadi plaza eta Arte Ederren Museoaren ingurua eraberritzeko proiektua diseinatu du. 38.517,62 metro koadroko eremua da, bi gunetan bereiziko dena: Alde batetik, Euskadi plaza, Mazarredo zumarkaleko espaloitik Arte Ederren Museoaren pareraino eta Deustuko zubiraino. Eta bestetik, Casilda Iturrizar parkearen ekialdea, Kale Nagusitik Euskadi plazaraino eta Teofilo Guiard kaleraino.
Proiektua asteazken honetan onartu dute Gobernu Batzarrean eta 1.628.488,92 euroko (BEZa barne) aurrekontu zuzkidura izango du. Boslan enpresak edin du proiektua Udalarentzat. Lanen lizitazio eta esleipen tramiteak amaitzen direnean, eta behin lanak hasita, sei hilabeteko epean egingo dira.
Asier Abaunza Hiri Plangintza, Proiektu Estrategiko eta Espazio Publikoko zinegotziak eta Kepa Odriozola Obra Publiko eta Zerbitzuetako zinegotziak azaldu dutenez, Arte Ederren Museorako sarbideak «edertzea» eta Bilboko bi museo nagusien –Arte Ederren Museoa eta Guggenheim Museoa– arteko «oinezkoen joan-etorriak sustatzea eta erraztea» da lan hauen helburua.
Esku-hartze hau Arte Ederren Museoaren zaharberritzearekin lotuta dago. Museoaren parkeko sarbideari itxura berria eman nahi zaio, elementuak konpondu eta berriak jarrita, eta espazioak birgaituta. Horrez gain, «ikuspegi berri bat» sortu nahi du Udalak, «parterreen diseinua aldatuz, koloreak eta formak beste era batera konbinatuz». Horretarako, hondatuta dauden elementuak garbitu, konpondu eta ordezkatuko dira, obra berriekin bat, museoko zonaldea itxuratuz.
Era berean, plazarako antzeko kontzeptua proposatzen da, alegia, museoaren aurreko aldea txukundu eta zenbait elementu eta material konpondu. Zehazki, oinezkoentzako ibilbideak hobetzea proposatzen da. Horretarako, museoaren aurreko bidean plataforma bakarra sortuko da, eta, aldi berean, museora sartzeko aldean espaloia zabalduko da.
Euskadi Plazan, autoentzako erreiak hiru izatetik bi izatera pasatuko dira.
Guggenheim-Arte Ederrak konexioa
Era berean, oinezkoentzako ibilbide berriak sortuko dira, Arte Ederren eta Guggenheimen museoen artean konexio zuzenagoa sortu ahal izateko.
Horretarako, Elcano kaleko eta museoaren pareko oinezkoen pasabideak, baita plazatik museora iristeko dagoena ere, handituko dira. Gainera, pasabide berri bat egingo da Mazarredo zumarkalearen parean, eta pasabide hori plazatik abiatuko den bide berri batekin lotuko da. Mazarredo zumarkaleko eta Juan Ajuriaguerra kaleko oinezkoen pasabideak ere berrantolatu egingo dira.
Elcano kaleko oinezkoen pasabidean dauden zerbitzu armairuak (argiztapena eta semaforoak) beste leku batean jarriko dira eta armairu horien ondoan dagoen motoen aparkalekua kendu egingo da, espaloiak zabaldu behar baitira oinezkoen konexioak bermatu ahal izateko.
Eta, hain zuzen ere, parketik museorako sarbide «hobea eta zabalagoa sortzeko asmoz», espaloia zabalduko da Arte Ederren fatxadaren aurreko aldean, Euskadi plazan. Horrela, bidearen plataforma bakar batera iritsiko gara, Deustuko zubiaren ondoren eta Mazarredo zumarkalea igaro ondoren kontzentratutako zati baten kota igoz.

«Ganas, paciencia y un poco de mano», receta para ser un constructor naval a pequeña escala

El presidente de Kutxabank contrapone educar en euskara y captar talento: «Es limitante»

«Nire bizitzan lanari energia gehiegi eskaini diot, eta horrek gaixotu nau»

Salvioli, exrelator de la ONU: «Es inaceptable lo que hace el Poder Judicial en este país»
