
Javier Ruiz Caldera da zuzendaria eta ‘feel good movie’ kutsua duen film horietakoa da. Laia Aguilarren izen bereko eleberrian oinarritzen da; 13 edizio argitaratu ditu dagoeneko, eta 20.000 ale baino gehiago saldu.
Wolfgang da filmaren protagonista nagusia, 152ko adimen-kozientea eta Autismoaren Espektroko Nahasmendua dituen hamar urteko mutikoa. Ama bat-batean hil eta gero, Carles aitarekin bizi beharko du; aita lehen aldiz ikusten duen unea izango da hori. Carlesek positibismoz eta borondatez egin nahi dio aurre erronkari, baina Wolfgangek ez ditu jasaten aitaren desordena eta utzikeria.
Miki Esparbe eta Jordi Catalan dira aktore nagusiak. Azken honek –haur protagonistaren rola jokatzen duenak–, film honetan egin du debuta, 700 haur baino gehiagoren artean hautatua izan ondoren.
«Pantailan hain gutxi ikusitako pertsonaia bat esploratzea interesatzen zitzaidan, Wolfgangen buru harrigarriaren bidez eta bere ikuspuntu bitxia erabiliz kontatu nahi nuen guztia», azaldu du zuzendariak. Halaber, honako hau ere aipatzen du: «Istorio bat haur baten ikuspuntutik kontatzea beti egin nahi izan dudan zerbait da. Nobela irakurri nuenean honelako film bat egiteko protagonista aproposa aurkitu nuela sentitu nuen. Wolfgang hain dago urrun ohiko haurren estereotipotik, iruditzen zitzaidala oso film originala, dibertigarria eta zirraragarria egin zitekeela».

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

