Garai berrietako komediak
Telebistako generoen artean umorea aipatzen badut, ziurrenik gehienoi sitcom hitza etorriko zaizue burura. ‘Situation comedy’ (euskaraz egoera-komedia): atal laburrak, umore arina, ikusleak dauden plato batean zuzenean grabaturik eta latazko barreak dituena. Ikuserrazak izateaz gain, beste genero batzuekin alderatuta, merkeagoak dira eta ekoizteko errazagoak.
Familiako sitcomak 1980ko hamarkadan loratzen hasi ziren arren (‘Alf’, ‘Full House’, ‘Family Matters’...) 1990eko hamarkadaren hasieran izan zen goraldi nagusia eta, horiekin batera, kalitatea pixkanaka igotzen hasi zen; ‘Parker Lewis’, ‘Friends’, ‘Seinfeld’ edota ‘Frasier’ iritsi ziren, besteak beste.
Argi dago, tradizionalki, telesailak eta umorea genero honekin lotu izan ditugula, baina honen garaia itzaltzen ari dela iruditzen zait, ala, behintzat, behin betiko bilakaera jasaten ari dela. Beste estilo bateko komediak egiten dira gaur egun, zorrotzagoak, errealistagoak eta ikus-entzunezkoen lengoaia askoz ere hobeto zukutzen dutenak.
1990eko hamarkada eta 2000koa izan ziren telebista modu tradizionalean kontsumitzen azkenak, plataforma digitalen etorrerak guztia irauli baitzuen. ‘The Big Bang Theory’ eta ‘How I Met Your Mother’ izan ziren akaso bi garai desberdin arteko zubi lana egin zuten izenburuak. Gerora ‘The Office’, ‘Master of None’ edota ‘Fleabag’ tankerakoak iritsi dira.
Hasieran aipatu ditudan izenburuak maitasunez oroitzen ditudan arren, aitortuko dizuet nik nahiago ditudala garai berrietako komediak.

¿Chocolate caliente o frío? Factores clave para entender la volatilidad del precio del cacao

Salvioli, exrelator de la ONU: «Es inaceptable lo que hace el Poder Judicial en este país»

ETS agota en tres horas las 15.000 entradas de Madrid y se lanza también a por Barcelona

NAIZ: MUSIKA, kanal berri bat gure komunitateko berrienentzat
