
Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta, greba egin dute ehunka ikaslek Hego Euskal Herrian, martxoak 13 dituen honetan. ‘Gorakada erreakzioarioaren aurka eta ikasle langileen interesen alde’ lelopean manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.
Hezkuntza maila desberdinetako ikasleak zeuden deituta gaurko grebara eta goizean goizetik hasi dira mobilizazioak, besteak beste, Ibaetako eta Leioako campusetan. Iruñerrian zutabeka antolatu dira ikasleak eta Sarasate pasealekutik abiatu da manifestazioa. Bilboko mobilizazioa Eliptika plazatik irten eta Arriaga plazan bukatu da. Gasteizen, Andra Mari Zuriaren plazan amaitu da protesta.
Istilurik ere izan da greba egunean. Izan ere, Gedarrek jakitera eman du Iruñeko Iturrama ikastetxean Poliziak ikasleei mehatxu egin diela eta zuzendaritzak ikasleek jarritako pankarta bat moztu duela.
Beste aldarrikapen batzuen artean, eredu duala «fartsatzat» jo dute eta hezkuntza «ikasle langileen interesetara» egotea galdegin dute eta «hezkuntza sistema sozialista eraikitzearen» aldeko apustua berretsi dute. Halaber, ikasleek pairatzen dituzten erasoen aurrean antolatzera deitu dute ikaslegoa.

Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Zubietarrak eta iturendarrak, joare soinuz naturaren ernatzea irudikatzen

‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak
