
Netflixen inoizko filmik garestiena –320 milioi dolar inguru– euskaraz bikoiztua ikusteko aukera egongo da; Bieuse kooperatibak bikoiztu du euskarara. Lerroburu hori irakurtzeak argudio nahikoa izan beharko luke filma ikusteko, baina baditu osagai erakargarri gehiago: lehen mailako aktoreak eta indar bisual ukaezina duen eleberri ilustratu bat oinarri izatea.
90eko hamarkadaren unibertso alternatibo eta erretrofuturistan girotua, Michelle nerabe umezurtzak AEBtako Mendebalde Urruna zeharkatuko du anaia txikiaren bila, arlote eszentrikoa eta robot misteriotsua bidelagun dituela.
Aktore zerrendan izen ezagun ugari ageri dira: protagonista nagusiak Millie Bobby Brown eta Chris Pratt dira, baina hauekin batera Brian Cox-ek, Woody Harrelsonek, Giancarlo Espositok edota Ke Huy Quanek ere parte hartu dute.
Bieuse kooperatiba
Bieuse Kooperatiba, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea (Bieuse) osatzen duten kideen ekimenez sortu zen, euskarazko bikoizketarekiko duten konpromisoaren erakusle gisa. Kooperatiba honek ikus-entzunezko edukiak euskarara bikoizteko zerbitzuak eskaintzen ditu, hizkuntzaren eta antzezpenaren kalitatea bermatuz.
Azken urteotan, Bieuseko kideek streaming plataforma handiekin elkarlanean aritzeko urratsak egin dituzte eta hainbat film eta telesail bikoiztu dituzte PrimeVideon edota Netflixen, besteak beste.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes

