Hotz dago eguna Manchesterren. Baina hau ez da aitzakia futbolean aritzeko, eta gutxiago ongi pasatzeko. Realeko 1.500 jarraitzaile inguruko bilduko dira ostegun honetan Ingalaterra iparraldeko hirian, taldea bultzatu eta Europa Leagueko final laurdenen bila.
Partida hasteko hainbat ordu falta badira ere, hiriko erdigunean bero daude degoeneko zale txuri-urdinak. Eta hauei batu zaie Txurdin, talde gipuzkoarraren maskota. Bertako Poliziarekin ere elkartu da Txurdin, barre eta «Txurdin askatu!» oihu artean.
The Old Wellington tabernan jende ugari pilatu da. Ez da edozein taberna. Ia bost mende ditu, 1552an sortu zuten eta. Garagardoa, nahi haina, euskal zaletuak asetzeko moduan.
Laster Old Trafforderako bidea hartu beharko dute zaletuek, 21:00etatik aurrera taldeari bultzada emateko. Final laurdenen bila abiatu da Reala Manchesterrera eta azken urteetan honelako partida garrantzitsuak jokatzera ohitu baldin bada ere, zaleek behar moduan ospatu dute duela ez hainbeste arte oso zaila zena: United bezalako talde baten aurka nor baino nor aritzea.
Euskal taldeak Europan eta NAIZ Irratian
21:00etatik aurrera, United eta Realaren arteko partida zuzen-zuzenean jarraitu ahalko da NAIZ Irratian, baita 18:45ean hasiko den Athletic eta Romaren artekoa ere, final laurdenetarako txartela lortzeko jomugarekin.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik



