
Innpalak eta palako enpresako kirolariek azken asteetan duten aferan beste pauso bat eman da astearte honetan. Innpalak argitaratutako ohar batean adierazi duenez, Dan Necol eta Josu Urquijo palistak arduratuko dira palaren etorkizunerako proiektua eraikitzeaz. «Bi pertsona horiek modalitatean oso errotuta daude eta palaren etorkizunerako proiektu berri bat eraikitzeko gogoa dute», gaineratu du enpresak.
Innpalak duela egun batzuk iragarri zuen pala profesionaletik erretiratuko dela, eta haren kudeaketa utziko duela. Palistei eskaini zien eurek eraman zezatela kudeaketa.
Palistek, aldiz, eskatzen zuten Innpalak bere betebeharrak bete zitzala, enpresak lizitazioarekin jarraitu bitartean. Horrez gain, kontratua amaitzear duten palisten kontratuak luzatzeko eskatzen zuten, Bizkaia pilotalekuaren lizitazio berria egin arte. Adibidez, Ibai Perezen kontratua martxoaren 30ean amaitzen da, eta Innpalak iragarri zuen ez zuela bizkaitarrari kontratua berritzeko asmorik. Iker Gordoni apirilaren 1ean bukatuko zaio kontratua, eta Esteban Gaubekaren kontratua apirilaren erdialdean amaitzekoa da.
Beraz, Necolek eta Urquijok gai horiei aurre egin eta konponbidea jarri beharko die, palak etorkizun oparoa izan dezan. Oraingoz, dena kolokan dago, eta ez da baztertzen palistek grebara jotzea. Konpontzeke dauden gatazkek irtenbiderik ez badute, kirolariek grebara joko dute martxoaren 21ean, Mungiako Urrezko Pala Pro txapelketako azken-aurreko jardunaldian.
Ostegun honetan beste bilera bat egingo da, eta grebak aurrera joko duen ala gatazka konpontzeko bidean dagoen jakingo da.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
