
Eibarrek «Euskararen baloia» programaren bostgarren edizioa jarri zuen abian joan den astean. Badira Debabarreneko Lehen Hezkuntzako 3. mailako 1.500 ikasle inguru, klub gorriurdinak 2019an euskararen erabilera bultzatzeko sortutako ekimenean parte hartu dutenak. Eta proiektua lehen egunean bezain osasuntsu dago. Gaur bertan, hiru ikastetxeetako gaztetxoek larruzko baloi zaharraren kondaira entzun dute Arene Altonagaren eta Anaitz Arbillaren eskutik.
Mikel Larrañaga Eibar Fundazioaren presidenteak azaldu duen bezala, «ez dago modu hoberik haurren artean euskarren erabilera normalizatzeko, beren idoloei horrela eginez erakustea baino». Kondairaz gain, ikasleek Ipurua barrutik ezagutzeko aukera dute, ikastatxeetara eramaten dute Euskararen baloiaren alea, proiektuak jartzen dituzte martxan, sariak eskuratzeko aukera dituzte, Eibarren Lehen mailako talde bien partidak ikusteko gonbidapenak... Helburua argia da, euskara eskola-eremutik ateratzea eta bere erabilera kalean, aisialdian... azken finean, egunerokotasunean sustatzea.
Eibar Fundazioak urrats bat gehiago eman du aurten zentzu horretan eta, euskara futbolaren hizkuntza izan dadin tresna berri bat sortzeaz gain, oraingoan adinaren muga gainditzea nahi du. Horretarako, klubaren harrobiko entrenatzaileen laguntzarekin, futbolean gehien erabiltzen diren hitzak euskaraz jaso ditu eskuorri batean. «Euskararen Baloian»-n parte hartzen duten gaztetxoek ale bana jasotzen dute «baina harmailan, kalean, hirian ere entzun nahi dugu euskara, gazteen zein nagusien ahotan», azaldu du Larrañagak, eta horregatik, beren arduradunek nahiko lukete hiztegi labur hau ahalik eta gehien zabaltzea. Datorren igandean, horrela, Ipuruara Eibarren eta Huescaren arteko partida ikustera doan zale bakoitzari eskuorri bana banatuko zaio.
Aitor Aldasoro Eusko Jaularitzako Hizkuntza Politikarako Sailburu-ordearen esanetan, honelako proiektuak ezinbestekoak dira euskararen biziraupenerako. «Esker onez hartzen ditugu. Gure gazteek eskolan euskaraz ikasteko aukera eta hitzegiteko ingurua dute baina aisiara etortzen direnean, honelako ekimenak ezinbestekoak dira, gune ez formaletan eta emozioetara lotutako inguruetan euskaraz hitzegiteko aukera daukatela ikus dezaten. Zer esanik ez goi mailako kirolariak, beren eredua diren heinean, euskaraz hitzegiten ikusten dituztenean. Mundu global honetan, tokikotasunak eta gure nortasunak bere tokia daukala erakustea, ez bakarrik eskolan baizik eta bizitzako arlo guztietan, oso garrantzitsua da».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

El Supremo confirma las condenas a Zulueta y Enparantza y reduce las de Zuriarrain y Sarriegi

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

