
18 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak larunbat goizaldean Bilbon, beste gazte bat jipoitu dutela eta. Lesio delitu bat egotzi diete, beste mutila behin eta berriz jo baitute. Erasotu duten gaztea zaurituta eraman dute Basurtuko ospitalera, Lakuako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Goizaldeko 5.00ak aldera gertatu da erasoa. Orduan deitu dute Herritarren Babeserako patruila bat, Bilboko Telesforo Aranzadi kalera gerturatu zedin. Bertan, gaztea lurrea zegoen, itxuraz konorterik gabe, jipoia pairatu eta gero.
Han zeuden lekukoen arabera, eztabaida izan da hainbat pertsonaren artean eta uneren batean borroka bat izatera igaro da. Gazteetako bat jo dute eta lurrera erori ostean, hari kolpeka jarraitu omen dute erasotzaileek. Anbulantzia gerturatu da erasoa jazo den tokira eta zaurituaren egoera baloratu ostean Basurtuko Ospitalera eraman dute, sudurra hautsita zuenaren susmoa zeukatelako.
Poliziak, aldiz, Abando aldera jo du, gertakariaren ustezko egileen atzetik. Bertan, lau gazte identifikatu dituzte eta horietako bi erasotzaileen deskribapenarekin bat zetozenez, atxilotu egin dituzte, hainbat egiaztapen egin eta gero. Lesio delitu bat egotzi diete.
Bi atxilotuak epailearen esku utziko dituzte ertzain-etxean egin beharreko eginbideak amaitu eta gero.

Euskal Herria
Hernaniko segadan atxilotu eta 29 urte preso eman zituen Garratz Zabarte hil da

Euskal Herria
Salud desaconseja el baño en 11 playas de Bizkaia y Gipuzkoa por la calidad del agua

Bizkaia
La familia de Ander quiere esclarecer los hechos que acabaron con su vida

Kultura
«Había gente que vivía en Irulegi mil años antes de los vascones que escribieron en la Mano»

Euskal Herria