
Osakidetzak iragarri berri duen Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzu eta trans pertsonei arreta emateko gida sanitarioaren aurrean, Loratuz Lotu, Anitzak eta Lumagorri HAT kolektiboek oharra kaleratu dute, ez dituztela kontuan hartu salatzeko.
Azaldu dutenez, Gasteizko Legebiltzarrak 2024ko otsailean Trans Legea onartu zuenetik, hiru kolektibo horiek elkarlanean aritu dira, «Osakidetzak trans pertsonen kolektiboaren beharrak aipatutako gidan jaso ditzan».
Bide horretan, gehitu dute, bilerak eskatu dizkiote Osasun Sailari, eta abenduaren 17an Enrique Peiro Osasun sailburuoredearekin biltzeko aukera izan zuten. «Gure eskaerak azaldu genizkion, eta gida horretan gure parte hartzea ahalbidetzeko konpromisoa hartu zuen».
Hala ere, eta «parte hartzeko borondatea argi eta garbi erakutsi arren, gure erakundeetako bakar bati ere ez zaio deitu, ezta entzun ere, gida lantzeko». Salatu dutenez, jaso duten informazio guztia «komunikabidetan jasotakoa besterik ez da izan. Ez informaziorik, ez parte hartzerik, ez inolako borondaterik Osakidetzaren partetik», deitoratu dute.
Kolektibo hauen iritziz, Osakidetzak ukatu egiten du «trans pertsonen agentzia gaitasuna gure osasun sistemaren aldetik jaso nahi dugun arretari dagokionez», eta lan horietan parte hartzeari uko egitea «kontraesanean dago legearen printzipio nagusiekin: subjektu politikoaren aitorpena eta gure gorputzei eta prozesuei buruz erabakitzeko dugun eskubidearekin».
Horrekin batera, nabarmendu dute Osakidetzaren jarrera «Eusko Legebiltzarreko gehiengo politikoak adierazitakoaren kontrakoa» dela. «Trans gaia kontzeptualizatzen du medikuntza eremu hutsean, trans kolektiboari erabakitzeko eskubidea kenduz».
Loratuz Lotu, Anitzak eta Lumagorrik Osakidetzari eskatu diote gida egiteko urrats gehiago ez emateko, «kolektiboei aurkeztu arte eta eskubide horien subjektu garen gu entzun eta gero, dokumentua eguneratzeko proposatutako neurriekin».

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
