Gaur, berriz, etapa gogor bat dugu eta ezin da ihesaldia baztertu
Asteazkenean izandako etapa bereziaren ondoren, polemikaren ondoren Alex Aranbururen garaipenarekin amaitu zena, gaur ostegunekoa ere gogorra izango dela aurreratzen du Ken Pharmako Unai Iribar txirrindulariak. Helmugara heltzen den ihesaldia ez du baztertzen.
Unai Iribar, hirugarren etapa

Atzokoa oso etapa espeziala izan zen guretzat, etxeko errepidetatik eta etxeko jendez inguratuta izan zelako. Asko sufritu eta asko disfrutatu nuen egun bat izan zen niretzat. Horrelako egun berezi batean, hankak laguntzen dizutenean eta buru-buruan aurkitzen zarenean, oraindik gehiago disfrutatzen duzu.
Lasterketa oso azkarra izan zen hasieratik, izen haundiek oso urrutitik mugitu zutelako eta eliminazio karrera bat izan zelako. Gure aldetik lan handia egin genuen egun osoan, hasieratik Pau Miquelekin eta bukaeran Ivan Cobo eta nerekin.
Gainera, ikuskizun horretatik, etxeko garaile bat atera zen, Alex Aranburu. Polemika puntua izan genuen, deskalifikazioa hori zela eta ez zela. Azkenean, etxeko garaipen horrekin benetan etapa bikaina izan zen euskal zaletuentzat.
Gaur, berriz, beste etapa gogor bat dugu, Ixuako igoera bukaeran Matxariatik eta berriz ere sailkapen nagusiari begira diferentziak ikusiko dira. Atzo jende garrantzitsu askok denbora galdu zuen eta ikusiko dugu ihesaldi indartsu bat sortzen den eta helmugarako bidea egin dezaken.

«Había gente que vivía en Irulegi mil años antes de los vascones que escribieron en la Mano»

Una muerta y cuatro heridos, atropellados por un camión de la basura en Nabarreria de Iruñea

Santurtzi reclama «justicia» por la muerte de Ander tras una actuación policial

Un joven fallece en Santurtzi tras una intervención de la Policía Local con pistola táser


