
Irailetik aurrera, Donostiako Carmelo Balda pilotalekua ‘Jai Alai League’-ko epizentro bihurtuko da. Zesta puntako Liga profesionalak Iparraldeko, Hegoaldeko, Biarnoko eta Floridako hiriak zapaldu ditu (Bilbo, Donibane Lohizune, Gasteiz, Biarritz, Dania-Florida, Paue, Gernika...) eta Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan izango du amaiera. Donostia Kirola eta Eraman! enpresaren arteko akordioa hurrengo hiru urtetarako da (2025, 2026 eta 2027). Modu honetan, Donostia zesta punta profesionaleko erreferentzia nagusia izango da, bai gizonen kategorian, bai emakumeetan.
Joan zen urrian hasi zen ‘Jai Alai League’ delakoa, Gernikako ‘Eusko Label Winter Serie’-ak jokatuz. Horren ostean jokatu dira, hala nola, Biarritzeko ‘Urrezko Xistera’, Bilboko ‘Iron Cup’-a, Donibane Lohizuneko Nazioartekoak edota Floridako ‘Biscayne Cup’ delakoa. Gasteiz ere Jai Alai Leagueko egoitza ofiziala da eta baita Mutriku eta Zumaia, Durango, Markina-Xemein eta Lekeitio eta Biarnoko Paue hiria ere.
Txapelketa hauetan guztietan batutako puntuekin, Jai Alai Leagueko azken sailkapena osatzen da eta rankingeko pilotari onenek urteko titulu garrantzitsuena jokatuko dute Donostian. Zehazki, rankingeko lau aurrelari eta lau atzelari onenek jokatuko dute Lauko Finalaren azken fasea Carmelo Balda frontoian.
Azken fase honetan bi finalerdi eta final handia jokatuko dira eta bertan erabakiko da denboraldiko bikote txapelduna. Momentu honetan, Barandika eta Lopez dira Ligako txapeldunak gizonetan. Emakumeen kasuan, aurtengoa da Jai Alai League-aren lehenengo urtea, denboraldi historikoa da, beraz, eta Donostiatik aterako dira historiako lehenbiziko emakume txapeldunak.
Erabaki honekin gustura, Iñaki Gabarain, Donostiako Kirol eta Bizitza Osasungarriko zinegotziaren esanetan, «akordio hau estrategikoa da Donostia Kirolarentzat. Donostiak pilotaren munduan izan behar duen garrantzia berreskuratzen ari gara pixkanaka eta bide horretan zesta puntako final hauek Carmelo Baldan hartzea aurrerapauso izugarria da».

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes
