milaka gazte independentista batuko ditu beste urte batez Ernaik topagunean.
milaka gazte independentista batuko ditu beste urte batez Ernaik topagunean. (ERNAI)
Berriozarko Eguzki Plazan egindako harrera ekitaldiak eman dio hasiera gazte topaguneari.
Berriozarko Eguzki Plazan egindako harrera ekitaldiak eman dio hasiera gazte topaguneari. (ERNAI)
Goizetik hasi dira gazteak heltzen Berriozarrera.
Goizetik hasi dira gazteak heltzen Berriozarrera. (Iñigo URIZ | FOKU)
Kanpalekurako sarrera.
Kanpalekurako sarrera. (Iñigo URIZ | FOKU)
Gazte topaguneko kanpalekua.
Gazte topaguneko kanpalekua. (Iñigo URIZ | FOKU)
Goizean zehar gazteak kanpadendak muntatzen aritu dira.
Goizean zehar gazteak kanpadendak muntatzen aritu dira. (Iñigo URIZ | FOKU)
Kanpadendak, lo sakuak, esterak... dena prest Berriozarren 4 egun igarotzeko.
Kanpadendak, lo sakuak, esterak... dena prest Berriozarren 4 egun igarotzeko. (Iñigo URIZ | FOKU)
Berriozarko Eguzki Plazan izan da harrera ekitaldia.
Berriozarko Eguzki Plazan izan da harrera ekitaldia. (ERNAI)
Euskal dantzak egon dira topaguneko harrera ekitaldian.
Euskal dantzak egon dira topaguneko harrera ekitaldian. (ERNAI)
Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak hitz egin du topaguneko harrera ekitaldian.
Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak hitz egin du topaguneko harrera ekitaldian. (ERNAI)
Gaurtik apirilaren 20ra bitarte ospatuko da gazte topagunea.
Gaurtik apirilaren 20ra bitarte ospatuko da gazte topagunea. (ERNAI)
Berriozarko gazte topaguneko kanpalekurako sarrera.
Berriozarko gazte topaguneko kanpalekurako sarrera. (Iñigo URIZ | FOKU)
Asier Robles
Aktualitateko erredaktorea / Redactor de actualidad

Abian da ‘Gazteon eskutik independentziara’ topagunea Berriozarren

Aldarrikapenez, hitzaldiz eta festaz beteko dute gazte independentistek Berriozar gaur eguerdian hasi eta igandera arte luzatuko den topagunearekin. Arratsaldean manifestazioa egingo dute Auzitegi Nazional espainiarraren kriminalizazio saiakerei erantzuteko.

Ostegun goizean hasi da ‘Gazteon eskutik independentziara’ topagunea Berriozarren.
Ostegun goizean hasi da ‘Gazteon eskutik independentziara’ topagunea Berriozarren. (ERNAI)

Berriozarko Eguzki Plazan egindako harrera ekitaldiak eman dio hasiera gaurtik apirilaren 20ra bitarte ospatuko den gazte topaguneari. ‘Gazteon eskutik independentziara’ lelopean, milaka gazte independentista batuko ditu beste urte batez Ernaik.

«Datozen egunak, elkarrekin egon eta gozatzekoak izango dira. Guztion artean, Euskal Herrian eman beharreko jauziari erreparatzeko tartea hartuko dugu topagunean, eta gazte moduan dugun paperaren inguruan pentsatuko dugu. Hurrengo egunetan, beraz, gozatu, parte hartu, herriaz gozatu, dantzatu, ikasi, ezagutu. Egun hauek guztion artean eraikiko ditugu, guztion artean egingo ditugu egun hauek ahaztezin», adierazi dute antolakuntzako kideek.

Topaguneak Berriozarko gune ugari hartuko ditu. Esate baterako, Euskal Herria plazan NAIZ Gunea paratuko da. Eguzki plazan txosnak eta ostiralean gazte bazkaria egingo dituzte. Kulturgunean, ludoteka zaharrean eta Gaztegunean ere hitzaldiak izango dira. Dutxak eta furgonetentzako aparkalekua ez dira faltako.

Gune Handian izango dira kontzertuak. Atara Zarata eta Esker Pareta guneetan hain zuzen. Gaurkoan, Bele, Nøgen, Biznaga, Toc, Skabidean, La Brava , Marte Lasarte, Aimarz, Xsakara, Alaine MRK, DJ’s Kabia eta Jon Maraka izango dira oholtzaren gainean.

Kanpalekua prestatzen egon dira gazteak goizean. (Iñigo URIZ | FOKU)

Inolako erasorik onartuko ez dutela gogorarazi dute: «Espazio hau guztion gozamenerako izatea nahi dugu eta, horregatik, egoten ez badakizu, ez zara ongi etorria». Aurten, azken urteetan landutako protokolo feministaz gain, pausu bat aurrera egin eta lehen aldiz protokolo antiarrazista izango du topaguneak, «patriarkatuak zeharkatzen gaituen modu berean zeharkatzen baikaitu kolonialismoak». «Hau noski hastapena da, eta bide horretan jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu», argitu dute.

Era berean, Berriozar eta berriozartarrak zaindu eta errespetatzeko deia luzatu dute: «Berriozarrek beso zabalik hartu gaitu, eta guri eskuzabaltasun horri modu berean erantzutea dagokigu».

Kriminalizazioaren aurkako manifestazioa

Adierazpen askatasunaren eta presoen eskubideen aldarrikapenaren kontrako kriminalizazioa salatzeko manifestazio nazionala deitu du Ernaik gaur 18.00etan Berriozarko Nafarroako Emaileen plazatik abiatuta.

Preso Politikoen Nazioarteko Eguna ospatzen delarik, hitzaldi bat eta ekitaldi politikoa antolatuta zituzten, Euskal Herriko, Irlanda eta Kurdistango preso ohien parte hartzearekin. Ekitaldi hau iragarri eta berehala eskuin politiko eta mediatikotik Ernairen kontrako erasoa abiatu zen. Nafarroako Parlamentuan eta Berriozarko Udalean ekitaldiaren kontrako mozioak aurkeztu zituzten. Eta gero, UPNk salaketa egin zuen Auzitegi Nazional espainolean. Salaketa horren ondorioz, auzitegiak agindua bidali dio Berriozarko Udalari ekitaldiaren espedientea eskatuz eta ekitaldia zelatatzeko agindu die Polizia espainolari eta Guardia Zibilari.

«Espainiar lobby eta alderdi ultraeskuindarrek gure aurkako operazioa martxan jarri dute, gazteon eskutik ekimena kriminalizatu nahian. Baina beste behin ere erakutsiko dugu gurea askatasuna dela, Berriozarko kaleak jendez betetzerakoan», adierazi du gazte antolakundeak.