Guggenheim Bilbao Museoak larunbat honetako hamabi eta erdietan ireki ditu ateak, Ertzaintzak instalazioan aurkitutako pakete susmagarri bat ikuskatzeko ezarritako segurtasun-hesia altxatu ondoren. Sartzeko itxoiten, jendez lepo dago museoaren sarrera nagusia, Abandoibarrekoa itxita dagoelako.
Ertzaintzak museoa hustu du larunbat goiz honetan objektu susmagarri bat aurkitu duelako. Ingurua hesituta egon da dagokion ikuskapena egiten zuten bitartean.
Lakuako Gobernuko Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, museoa goizeko hamarrak baino apur bat lehenago hustu dute (ordu horretan irekitzen dute bisitarientzat), langileek Ertzaintzari objektu susmagarria aurkitu dutela jakinarazi ostean.
Agenteek oinezkoak igarotzea eragozten duen polizia-hesia ezarri dute, eta museoaren aurreko zelaigunea itxi ez ezik, ondoko kaleak ere ixten zituen, lekukoen arabera.
Ertzaintzak dagokion ikuskapen-lanak egin ditu, eta Guggenheim Museoa jendearentzat itxita egon da goizeko lehenengo orduetan, Aste Santuko oporraldi betean, Bilbon turista ugari bildu diren egunetan.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
