
EH Bilduk apirileko osoko bilkuran Zizur Nagusiko Udalak Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak (NUKF) sinatutako hitzarmenarekin bat egiteko mozioa aurkeztu du, Eliza Katolikoak herri-ondasunak immatrikulatzeko aukera ikertzeko xedez.
Talde subiranistak ohar batean azaldu duenez, «erabaki hori bi erakundeek sinatutako hitzarmenaren barruan sartzen da». Izan ere, «hitzarmen horren azken helburua Nafarroako Gobernuak berak emandako datuen arabera Elizak 1900. urteaz geroztik egindako 2.952 immatrikulazioak aztertzea litzateke, haien artean ermitak, orubeak, etxebizitzak, finkak eta beste higiezin batzuk aurki daitezkeelarik».
Zizur Nagusiaren kasuan, Foru Gobernuaren zerrendak immatrikulatutako sei ondasunen berri ematen du, horietako bi landa-finkak.
Ander Loyola Sergio, EH Bilduko bozeramaileak «ondare komuna defendatzearen» eta Nafarroako Gobernuak eta Federazioak bultzatutako ekintzetan aktiboki parte hartzearen garrantzia azpimarratu du. «Zizur Nagusiko Udalean gehiengo aurrerakoi zabala dugun talde berberek sostengatu dituzte immatrikulazioak arakatzeko ekimen hauek, beraz, gure proposamena sinatzeko arazorik ez dela izango uste dugu», adierazi du.

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
