
CCOO sindikatuak eskatu du Nafarroako lantokietan «larrialdi sozial» gisa hartzea datuek islatzen duten laneko ezbehar-tasa handia. Izan ere, espainiar Estatuko datuen arabera, heriotza eragiten duten istripu gehien duen erkidegoa da, eta baja eragiten duten istripuen intzidentzia ere handia da.
Sindikatuak ohar batean adierazi duenez, Lan Ministerioaren 2024ko datu ofizialek erakusten dute Nafarroan «egoera oso larria» dela. 2023an 11 pertsona hil ziren beraien lanpostuetan edo etxearen eta lanaren arteko ibilbidean, eta 2024an 22 izan ziren hil ziren langileak.
Gainera, Nafarroak 67 istripu larri erregistratu zituen 2024an (58 lanean eta 9 in itinere), eta 12.381 istripu arin. 2023an 68 istripu larri izan ziren (53 lanean eta 15 in itinere) eta 2022an 90 (76 lanean eta 15 lanerako bidean).
«Nafarroako ezbehar-tasaren larritasuna arazo kronikoa da, ezin da murriztu, eta, zenbait sektoretan, urteek aurrera egin ahala etengabe gora egiten ari da, nekazaritza-sektorean adibidez», dio CCOOk, eta erakundeek, sindikatuek eta, bereziki, patronalak arazoari aurre egin behar diotela azpimarratu du. Patronalaren kasuan, «bere interes ekonomikoak langileen prebentzioaren eta zaintzaren gainetik ez jartzeko».
Hori dela eta, sindikatuak enpresei eta administrazioei eskatu die zaintza areagotzeko eta laneko ezbeharrak «erronka sozial» gisa hartzeko, lanean osasuna hobetzeko eta istripuak prebenitzeko ahaleginak areagotzeko.
CCOOk dioenez, etorkizunean istripuak saihesteko beharrezkoa da politika publiko aktiboak bultzatzea eta Lan Ikuskaritzaren giza baliabideak eta baliabide materialak sustatzea, Lanaren Nazioarteko Erakundeak gomendatutako ratioetara helduz.
Era berean, CCOOk uste du beharrezkoa dela 2008ko krisian izan ziren arau-aldaketak lehengoratzea, enpresa txiki eta ertainen prebentzio-arloko eskakizunak murriztu zituztelako. «Langileak dira, hamarkada bat geroago, produkzio-sarearen gaineko kontrol falta ordaintzen jarraitzen dutenak», ohartarazi du.
Horren harira, gogorarazi du CCOO Prebentzio Legea eta Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuen Araudia aldatzeko lanean ari dela Estatu mailan, eta Nafarroan Enplegu Plan berriak «aukera bat izan behar duela datu txarrak murrizteko».

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza
