«Dance Cam» gutxiago
Orain aste batzuk gizonezkoen Athleticeko jokalariak Rayoren aurkako partidan zelaira irten ziren unean ohiko errituala ikusi ahal izan zen: ereserkia bozgorailutik eta zaleak zutik bufanda eskuan taldea animatzen. Bazen ordea deigarria eta bitxia zen elementu bat: jokalariek ‘The Last of Us’ hitza zeramaten kamisetan erantsia. Telesail arrakastatsuaren bigarren denboraldia iritsi da eta gizonezkoen Athletic futbol taldea eta Max plataforma akordio batera iritsi ostean, edukia modu honetan promozionatzea erabaki zuten.
Ez da geurean egon den adibide bakarra: 2023an, Anoetan, ‘Spider-Man’ unibertsoko pertsonai gisa karakterizatutako bi pertsona Realaren zelaira jaitsi ziren Real Madrilen aurkako partidaren atarikoan. ‘Spider-Man: Across the Spider-Verse’ filma sustatzeko ekintza izan zen.
Agerikoa da ikus-entzunezko edukiak sustatzeko moduek bilakaera ikaragarria izan dutela azken urteotan eta kirola plaza boteretsua bihurtu dela hauek promozionatzeko, baina guztia gehiegi ‘amerikartzen’ ari direnaren sentipena daukat, kapitalismo eta globalizazio basatiaren tentakuluak edozein txokotara heltzen ari direla. Atsedenaldietan egoten diren ‘Kiss cam’ eta ergelkeria horiekin, adibidez, nazkatuta nago (eta ez naiz bakarra). ‘Dance Cam’ gutxiago eta euskal kulturari lotutako ekintza gehiago, arren; gure nortasuna, izaera, eta kirola bera, zapuzten ari dira.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes

