Osasun Publikoaren Aldeko plataformak elkarretaratze bat burutu zuen ostegunean Gasteizko Olagibel kalean dagoen anbulatorioaren aurrean. Bertan dago Arabako hiriburuan egunero irekita dagoen Etengabeko Arreta Gune (EAG) bakarra. San Martin auzoan dagoena berriro ireki zuen otsailean Osakidetzak, baina errefortzu puntu gisa. Premiazkoak ez diren larrialdiak dituzten pazienteak artatzen ditu asteburuetan eta jaiegunetan bakarrik.
«Haiek efizientzia deitzen diote, guk miseria», salatu zuten OPA plataformako kideek atzoko mobilizazioan, Santiago Ospitaleko Larrialdi zerbitzuaren egoera kritikatuz. «Larrialdiak deitzen diote, baina ez dago ez erradiologorik, ez zirujaurik, ez traumatologorik». Diotenez, giza baliabideak ere falta dira erradiografiak eta eskanerrak egiteko, eta «txostenak Gurutzetan idazten dira».
Bildutakoek gogor jo zuten Alberto Martinez Lakuako Gobernuko Osasun sailburuaren kontra, eta, ohartarazi zutenez, «bere irudia hobetzen saiatu arren, gure beharrei erantzuteko benetako plangintzarik ez badago, aurrean izango gaitu». Hala, kalean jarraituko dutela nabarmendu zuten, izan ere, beraiek azpimarratu zutenez, «borrokak irmotasun handia eskatzen du».

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
