
Gure Eskuk, ‘Herri libre bat’ dinamikaren ildotik, ekainaren 7rako deituta duen mobilizazioa baino lehen, beste geltoki bat du: Larun mendia. Izan ere, maiatzaren 25ean mendi martxa bat antolatu dute, Larunera igoko dira eta ikurrin handi batekin masta bat jarriko dute bertan.
«Euskal Herria zatitzen duen mugan dago Larun, mugaz gaindi bizi den eta muga elkargune bihurtu duen herri zahar honen bihotzean. Bertan jarriko den ikurrinak garrantzi sinboliko berezia izango du, beraz, erakutsiko baitu mugaren alde batean zein bestean nazio bera dagoela, Euskal Herria: hizkuntza, kultura eta historia propioak dituen herri bat, zazpi lurraldez osatutakoa, beti bere burua gobernatzeko borondatea agertu duena eta etorkizuna libre erabaki nahi duena», adierazi du Gure Eskuk, eta maiatzaren 25ean ere horixe aldarrikatu nahi dute.
Argitu dute hasiera batean mendi martxa maiatzaren 18an egitekoa bazen ere, beste hainbat herri ekimen zirelako, astebete atzeratzea erabaki dutela. Baina hala ere, «festa eta aldarrikapen egun ederra» izango dela. Parte hartzaileak 09.00etan abiatuko dira Azkainetik, eta 10.00etan Beratik. 12.00etan, tontorrean ekitaldi nagusia egingo da, «ikurrin handi bat altxatuko dute masta batean, urrundik ere ikusteko moduan», zehaztu dute. Eta ondoren, Azkainen ez dela ez musika, ez dantza, ezta jan-edana ere faltako baieztatu dute.
«Herri guztiek dute beren burua gobernatzeko eskubidea. Larunen alde batera eta bestera bi estatu daude, Espainia eta Frantzia, baina haien gainetik salto egiten, nazio bat dago, berezko taupada duena», adierazi du Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramaileak. Eta herritarrei «aktibaziorako» deia egin die, «burujabe izan nahi dugula ozen esateko garaia delako berriz ere».
Crowfounding kanpaina
«Euskal herritarrek beraiek sustatutako ikurrina izango da, herritarrek beraiek ordaindutakoa», adierazi du Gure Eskuk ohar baten bidez, eta gaineratu du herritarrak parte-hartzaile aktibo bihurtu nahi dituela, eta diru bilketa jarri duela horretarako.
Hamar euroko gutxieneko diru ekarpena egiten dioten pertsona guztien izen-abizenak jasoko ditu mastaren oinean ipinitako plaka batek. Horretarako, ES83 3035 0063 85 0630075771 Gure Eskuren kontu korrontean egin beharko da ekarpena eta gero ekimenak@gureeskudago.eus helbidera mezua bidali beharko da, diru sarreraren egiaztagiriarekin eta esanez zer jarri behar den plakan. Maiatzaren 18a izango da diru bilketaren azken eguna.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
