Prekarietatea etxez etxe
Rider deiturikoak nonahi eta ordu oro dabiltza gure kaleak zeharkatzen. Banatzaile horiek bizikletan, furgonetan edo motoan ibiltzen dira, eskaerak etxez etxe eramaten. Autoak eta semaforoak saihesten ikusten ditugu, minutu bakoitza garrantzitsua baita haientzat.
Kalkuluen arabera, 2025ean, Europan 43 milioi pertsona enplegatuko dira plataforma digitaletan (garraioko jardueretarako, etxeko zerbitzuetarako eta elikagaien banaketarako). Hainbat ikerketen arabera migratzaileak dira gehiengoa sektorean. Azpimarratu dute langileek askotan hamasei ordura arteko lanaldiak egiten dituztela, eta lan-istripuak izanez gero dokumenturik ez dutenek medikura joateko beldurra dutela.
Langile hauen baldintzak hain dira gogorrak eta bidegabeak, egoera salatzeko helburuz, gaiak ikus-entzunezkoetara jauzi egin duela.
Gaur bertan zinemetara adibide biziki interesgarria iritsiko da: ‘L'histoire de Souleymane’ (‘La historia de Souleymane’). Drama errealista da, eta denbora errealean eta kontzesiorik gabe azaltzen du Parisen bizi den Souleymane gazte etorkin ginearraren bizitza. Abou Sangarek jokatzen du protagonistaren rola eta antzekotasunak ditu pertsonaiarekin: Errefuxiatuak eta Aberrigabeak Babesteko Frantziako Bulegoarekin elkarrizketa erabakigarria izateko prestatzen ari den bitartean, Souleymane-k, janaria banatzen du bizikletan. Filmak agerian uzten du errealitate gordin hori eta irmoki salatzen du bizi duten egoera.
Ken Loach zinegilearen ‘Sorry We Missed You’ ere antzeko gaiaz dihardu. Newcastle-en bizi den Rickyren istorioa azaltzen du. Aurreko lanpostua galdu eta gero, banatzaile autonomo gisa lanean hasten da. Aurrera ateratzeko aukera dirudien arren, lan baldintza prekarioak pairatzen ditu: lanaldi amaigabeak, bere furgonetarengatik zorrak, lan eskubiderik eza...

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

