
Euskaraldirako bi aste besterik ez dira falta eta herriz herri ekitaldiak egiten ari dira, euskaltzaleak ariketa masiborako prestatzen hasi daitezen. Gaurkoan, Lekeition egin dute Euskaraldiaren aurkezpena, Ana Goitiak zuzendu duen agerraldian.
Bertan, herriz herri, tokian tokiko, batzordeek egiten duten lana azpimarratu nahi izan dute ezer baino lehen. «Euskaraldia arrakastatsua izan dadin, ezinbestekoak dira herrietako batzordeak. Eurek ahalbideratzen dute Euskaraldiaren mezua herritarrengana iristea eta ariketa bera, herriz herri, Euskal Herri osoan egin ahal izatea», azpimarratu du Jon Kobeagak, Euskaraldiko koordinazio orokorreko zein Lekeitioko batzordeko kideak.
Aurten, gainera, batzordeak oso «indartsu» sumatu dituztela nabarmendu du Kobeagak: «Orain bi edizio bizi izan genuen pandemia, eta 2022ko Euskaraldian sumatu zen haren arrastoa oraindik. Aurten, ordea, batzordeetan jende gehiago ibili dela jakin badakigu, hainbat herritatik jaso dugun mezua izan baita hori».
Batzordeen lanarekin batera, Euskaraldiaren beraren garrantzia ere azpimarratu dute, eta euskararen erabileran eragiteko «orain-oraingoz daukagun tresna indartsuena» bezala definitu dute. «Orain da euskararen erabileran jauzia eman ahal izateko batzeko tenorea; denok batera eraginda entzungo baita euskara gehiago gure kaleetan», esan du Kobeagak. «Bi urtez behin egiten dugun ariketa masiboa probestu behar dugu abiada hartu eta urte guztian euskara gehiago erabili eta entzuteko», gaineratu du.
Kobeagarekin batera izan da Joseba Palenzuela, Mutrikuko batzordeko kidea. Euskaraldiak herrian sortzen duen mugimendua azpimarratu du bere hitzartzean, «herri mailan mugimendu polita sortu da Euskaraldiaren bueltan. Aurreko edizioan 5 bat lagun izatetik, oraingoan 10-12 izatera pasa gara, eta ilusioz gabiltza».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
