
Jokin Altunak eskuratu du finalerdietarako txartela, espero baino gutxiago sufrituta, eskuz larri iritsi den Dario baten aurka –iaz ere kale edo balekoan ikusi zuten elkar–. Amezketakoak ere onartu du errioxarrak ez duela gozatu eta hein handi batean, horrek «partida erraztu» diola.
Seigarren urtez jarraian irabazi du gipuzkoarrak Buruz Buruko txapelketako finalerdietarako txartela. Beste balentria bat gehiago amezketarrarentzat, egungo Buruz Buruko txapeldunarentzat. Halere, horrelako partidak jokatzen dakien espezialista honek ere nahiago izaten du sufrimendu gutxiagorekin finalerdiak erdiestea.
Iker Larrazabal bezalako gazte batek behartu zion azken partida hau irabaztera eta egiari zor, Bilboko neurketak kolore bakarra eduki du: gorria. Faboritoa Altuna bera zen eta kantxan islatu du nagusitasun hori. Hasieran Dariok sake errestoan asmatu du, 1-3 aurreratzeraino, baina irudikeria hutsala izan da, Amezketakoak 15 tanto egin baititu jarraian. Bitartean, ezinaren ezinez, bi etenaldi eskatu ditu Dariok. «Ahaztu zaitez, saiatu zaitez Altuna soltatzen, pilota daukazuneangehiago jokatzen», esan dio botilero lanetan zeukan anaiak.
Baina errioxarrak ezin izan du kezka ahaztu –telebistako adierazpenetan ez zuen gehiegi hitz egin nahi izan– eta partida erabat joan zaio. Altunak galdu du beste pilotakada bat 16-4an (bere bigarren galdutakoa) baina, oro har, Amezketakoak partida serioa jokatu du. Oso zentratuta, aurkariaren ahulezia ondo identifikatuta –ezker eskuarekin asko sufritu zuen Darioak– eta indartsu iritsiko da finalerdietara.
FITXA TEKNIKOA:
ALTUNA 22
DARIO 4
Partidaren iraupena: 41:02 minutu. Pilotakada kopurua: 212 pilotakada. Sakez: 2 Altunak . Egindakoak: 15 Altunak eta 2 Dariok, Galdutakoak: 2 Altunak eta 7 Dariok. Markagailua: 0-1, 1-1, 1-2, 1-3, 2-3, 3-3, 16-3, 16-4, 22-4. Gertaerak: Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako partida, Buruz Buruko txapelketa A multzoko azkena. Sakea, gorri. Jaialdiko lehendabiziko partidan, Ezkurdia eta Martija osatutako bikoteak 7-22 makagailuarekin hartu dituzte mendean Urrutikoetxea eta Imaz.

Fallece el corredor de montaña legazpiarra Jokin Uribetxeberria en el monte Korosti

Una trifulca de bar que ha durado 10 años: se cumple la última condena por el ‘caso Altsasu’

Irán advierte de nuevas armas, ataque a «gran escala» en Teherán: lo último de la guerra

Samaa Kadri Kasmi: la mejor nota de Bachillerato en Nafarroa tiene nombre y vocación
