
Euskaltel-Euskadi taldeak Frantziako Kopako hiru klasiko jokatuko ditu asteburu honetan Bretainian: Tour du Finistere, Grand Prix du Morbihan eta Tro-Bro Leon, ostiral, larunbat eta igandean, hurrenez hurren.
Nicolas Alustiza, Iker Bonillo, Xabier Berasategi, Ander Ganzabal, Xabier Isasa, Txomin Juaristi, Jordi Lopez, Andoni Lopez de Abetxuko, Gotzon Martin, Paul Hennequin eta Danny Van der Tuuk izango dira hiru probetan parte hartuko duten hamaika txirrindulariak, Ruben Perezen gidaritzapean. Helburu nagusia lasterketa bakoitzean azkeneraino lehiakor jardutea izango da, taldeko iturriek adierazi dutenez.
Tour du Finistere klasikoak 168,1 kilometroko ibilbidea izango du ostiralean, hilaren 9an, Quimperren hasita eta amaituko da proba, eta hamar kilometroko zirkuituan hiru itzuli emanez erabakiko da. 18 taldek parte hartuko dutea, horietatik sei WorldTourrekoak eta ProTeam mailako beste zortzi.
Larunbateko Grand Prix du Morbihan probak 190 kilometro izango ditu. Plumelec hirian hasi eta bukatuko da. Lehian 20 talde egongo dira, horietatik zortzi WorldTour mailakoak eta beste zortzi ProTeam.
Azkenik, Tro-Bro Leon klasikoa jokatuko da, 203,5 kilometro luzerako lasterketa Lannilis hirian hasi eta amaituko da; tartean 29 lur atal edo sterrato gune izango ditu, 34,3 kilometro guztira. 20 taldek hartuko dute parte (zortzi WorldTour eta hamar ProTeam barne).
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
