Ikasturte hasiera honetan aurketzu zuten Altxa Burua taldea 6.000 familia inguruk mugikorren adina atzeratzea helburu hartuta. Oraingoan, hiru abesti kaleratu dituzte beraien aldarria indartu eta gizarteratzeko asmoz.
Hiru kantuek izen bera dute, baina estilo guztiz ezberdina du bakoitzak. Sei Urte taldeak aurkeztu du lehen abesia, Berrizko rock talde beteranoa dela adierazi dute talde sustatzailetik, eta Berrobiko Altxa Burua mugimenduaren eskariari erantzunez sortua izan da.
Hi Su Ta Ke taldea Donostiako Zurriola ikastolako LH3 eta LH6ko ikasleek osatzen dute, eta beraiek ere ondu dute ‘Altxa Burua’ abestia. Donostiako Zurriola ikastolako Tekno IZ guraso taldea Altxa Burua Gipuzkoa sareko partaidea da, eta ikastolak ere atxikimendua sinatu zuen mugikorraren gaiari heltzeko beharra azpimarratu zuen taldearekin. EH Sukarraren ‘Argi ibili’ kantua oinarri hartuta moldatu dute abestia Zurriolako ikasleek.
Hirugarren taldea eta abestia da ezagunena, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena. 2024ko ‘Zerua lapurtu dute’ ipuin-diskorako sortu zuten abestia, eta urte honen hasieran bideoklipa ere sareratu zuten. Leire Bilbaoren hitzak ditu oinarrian kantuak, eta Xabier Zabalaren musika; Ekintza Txiki Abesbatzarekin batera grabatu zuten kantua.
Beraien webgunean topatu daitezke hiru abestiak eta hauen hitzak.

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Fallece la jueza Ángela Murillo, protagonista de varios juicios contra la izquierda abertzale

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
