
Beste lau greba egun deitu dituzte ELAk eta LABek Arabako adinekoen egoitzetan eta etxebizitza komunitario pribatuetan, bi maiatzean eta beste bi ekainean. Erabakia hartzera bultzatu ditu patronalek ostiral goiz honetan deituta zegoen negoziazio mahaia bertan behera utzi izanak. «Aitzakia errealik gabe, gaur ez biltzea erabaki dute enpresek», salatu dute sindikatuek ohar baten bidez. Apirilean ere egin dute greba, bi egunez.
ELAren eta LABen arabera, patronalen jarrerak agerian utzi du «denbora irabazi» nahi dutela eta ez dutela «langileen lan eta bizi baldintzak hobetzeko borondaterik». Azaldu dutenez, bi sindikatuek proposamena helarazi zieten patronalei eta Arabako Foru Aldundiari, «momentu historikoa» dela ulertuta, eta «oso argi» adierazi zizkieten sektoreko langileen aldarrikapenak.
Sei urte baino gehiagoko gatazka da adinekoen egoitza eta etxebizitza komunitarioetako langileak pairatzen ari direna eta sindikatuek lehentasun gisa markatu dute hari konponbidea bilatzea. Hala ere, ostiral honetan bilera bertan behera utzi izanak pentsarazi die patronalak ez daudela bide berean.
Nabarmendu nahi izan dute, halaber, Arabako Foru Aldundiak ez diola haien proposamenari erantzun ere egin.
Hori dela eta, ELAk eta LABek langileen mobilizazioekin eta grebekin jarraitzea erabaki dute: «Momentu honetara grebak eta langileek aktibazioak ekarri gaituzte eta borrokan jarraituko dugu». Hala, hurrengo hilabeteetarako 4 greba egun deitu dituzte, bina hilabete bakoitzeko: maiatzaren 22an eta 23an eta ekainaren 4an eta 5ean.
Maiatzaren 22an manifestazioa egingo dute 18.00etan Plaza Berritik Andre Mari Zuriaren Plazara eta hurrengo egunean elkarretaratzea goizeko 11.00etan Foru Aldundiaren aurrean.

Txosnen eredua arriskuan dagoela ohartarazi dute: «Ez gara enpresa bat»

Zea Maysek Kortaturen ‘Hay algo aquí que va mal’ abestiaren bertsioa osatu du

El Partido Carlista considera probado que «Juan Carlos tiene las manos manchadas de sangre»
Elkartasunak epaiketaren hotza goxatu du Baztanen
