«Lehen hitza euskaraz izan dadila, eta gero, ez badakite, aldatuko dugu»
«Katana» bakarrizketa da Ana Goitiak une honetan eskuartean duen proiekturik kutunena. Goitia (Lekeitio, 1981) umoregile eta aurkezlea izateaz gain, moda blogaria ere bada duela 18 urte. Jardun horretan gaztelaniaz idazten badu ere, hor ere lehen hitza euskaraz egiteko erronka hartu du.

Euskaraldiko hamaikakoa oso anitza da. Ana Goitia dugu umoristen ordezkaria.
Nola hartu zenuen enbaxadorea izateko eskaera?
Oso pozik, egia esan niretzat ohore bat da nitaz pentsatu izana. Nik ere erronka pertsonal bezala hartu dut. Sareetan urte askotan erdaraz aritu naiz, duela 18 urte blog bat erdaraz zabaldu nuelako, eta hor jarraitzaile asko ditudalako Euskal Herritik kanpokoak, eta orain erronketako bat da lehen hitza behintzat euskaraz egitea. Eta nire normaltasunean erabiltzen ditudan erdarakadak gutxitzea.
Beraz, enbaxadore izatearena ez da soilik besteenganako, baizik eta baita ere erronka pertsonala. Joera horiek Euskaralditik kanpo mantentzea da zure xedea?
Guztiz. Hasita nago jada hori egiten. Hamaikakoan nagoela jakin nuenetik horretan nabil. Erdarakadak, adibidez, asko esaten ditugu Lekeition. Nire bakarrizketan ere botatzen ditut. Batzuetan nahi gabe ateratzen dira, eta ahalegintzen naiz bakarrizketan ere horiek aldatzen.
Lekeitiarra izanik, pentsatzen dut euskaraz biziko zarela.
Bai, bai, noski. Nire familia osoa euskalduna da, lagunak ere euskaldunak dira. Euskaraz ez den beste hizkuntza batean ezin dugu hitz egin, ez zaigu irteten. Eta lanean ere euskaraz egiten ahalegintzen naiz. Bueno, ahalegindu ez, denak euskaldunak garelako. Zuzendari lanetan nabil, eta den-dena euskaraz hitz egiten dugu.
Baina beste gauza bat gertatzen zait hirietan, adibidez Bilbora joaten naizenean. Denda edo tabernetan lehen hitza erdaraz egiten dudala. «Me pones...», eta ez, horrek ez du hala izan behar. Ez badidazu ulertzen, orduan egingo dizut nik erdaraz. Uste dut denon erronka dela hori aldatzea, uste dudalako nahi gabe egiten dugula, eta oso garrantzitsua da. Behin gertatu zitzaidan ni lotsatzea. Denda batean erdaraz aritu ostean, ordaintzean «eskerrik asko etortzeagatik» esan zidan; ai ama! ni nire albokoari euskaraz ari nintzen, eta dendariari erdaraz, eta bazekien euskaraz. Uste dut oso garrantzitsua dela lehen hitz hori euskaraz egitea, eta gero, ez badakite, aldatuko dugu. Horrela, beste aldean dagoenak ere agian euskaraz hitz egingo digu, batzuetan ez dutelako egiten ez dutelako ohiturarik.
Zuk umorea egiten duzu, berez zaila dena, eta gainera emakumea eta euskalduna zara. Traba gehiagorik?
Bakarrizketak egiten hasi nintzenean pentsatzen nuen «nora noa ni?». Adina ere kontra dut, «zer grazia egingo dit niri?», emakumea izateagatik soilik esaten duten zerbait. Eta gainera estereotipo estetikoetatik at nago ni. Denak ziren trabak! Eta hala ere pentsatu nuen egin behar nuela, oholtza gainean umorea egiten duten emakume euskaldunak behar ditugulako, oso gutxi daudelako eta aukera gutxiago ditugulako.
Umorea beti egon da gizonezkoei lotuta, eta horren aurka indarra egiteko, erakusteko emakumeok umorea gizonek bezala edo hobeto egin dezakegula erakusteko, sortu nuen “Katana”. Feed back oso ona izaten ari da, eta jendeak asko eskertzen du. Horrek harrotzen nau. Emakumeak identifikatuta sentitzen dira, eta hori polita da.

Homenaje a Germán Rodríguez con actuación sorpresa de Rozalén

Y la música obró el milagro sanferminero: un kaiku en plena cuesta de Santo Domingo

La peineta de Morante; el torero de Vox se encara con el tendido reivindicativo de Iruñea

Hallan el cadáver de un iruindarra en el río Urumea en Donostia
