
Donostiako LABek agerraldia egin du asteazken goiz honetan ‘Migratutako pertsonen bizi-kokalekuen aurrean udaltzaingoak jarduteko protokoloa’ aurkezteko. Proposamenak ikuspegi soziala eta ikuspegi poliziala kontuan hartzen dituela azaldu dute, «baliabide sozial gehiago dauden neurrian murriztu egingo dira poliziaren jardunak eskatzen dituen neurriak», gaineratu dute. Bederatzi puntu mahaigaineratu dituzte «oinarri gisara», eta migratzaileekin beraiekin elkartzea, eragile sozialekin protokoloa partekatzea eta udaletxeko indar politikoekin biltzea dira hurrengo urratsak, Udalak egun duen «politika aldatzeko» asmoz gaia plenora eramatea da helburua, «eztabaida publiko bat» eman dezaten.
Donostiako PP alderdiak salatu ostean, Uliako zenbait migratzaile kanporatu zituen Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak pasa berri den martxoan; testuinguru horretan dator LABek «erakundeei egindako ekarpena, ezohiko egoera hori konpon dezan».
Protokoloaren hitzaurrean sindikatuko ordezkariek azaldu dute «bizi-kokalekuetan» bizi diren pertsona gehienak Estatu espainolak identifikazio-paperak erregularizatzeko prozesuan daudenak direla, baina gogoratu dute horrek ez duela esan nahi «inolako eskubiderik ez dutenik».
«LABen ustez, garatu daitezkeen laguntza asistentzialistak alde batera utzita, oso kontuan izan behar da Administrazioak eta, zehazki, erakunde honek, betebehar etikoa dutela pertsona horiei dagokien Adierazpen horretan jasotako eskubideak aplikatzeko», adierazi dute. Eta azpimarratu, egun, Donostiako Udalak ez dituela betetzen Nazio Batuen Adierazpenean ezarritako aginduak.
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala hartu dute oinarritzat hartutako erabakiak argudio egoki batean oinarrituta egoteak protokolo horren aplikazioa «eraginkortzen» duelako: «Izan ere, Udaltzaingoaren agenteei begira, aplikazio horretarako arrazoiak argitzen ditu».
Ikuspegi soziala
Bederatzi puntutan laburbildu dituzte ikuspegi sozialari zein polizialari dagozkien bideorriak. Arlo sozialean, gizarte aurrekontuan handitzearekin batera, lehen neurri gisara eta hiriko bizitoki-eskaintzari dagokionez, Arartekoak gomendatu bezala La Sirenako aterpetxea urte osoan irekitzea proposatzen dute, eta ez soilik alerta klimatikoak dituzten gauetan. Horrekin batera, Villa Salia edota Abegi Etxea bezalako eremuak pertsona horientzat irekitzea «birpentsatzeko» eskatzen dio LABek udalari.
«Gure informazioaren arabera, egoera horretan erabilerarik gabeko udal-esparruak bete behar izan dituzten pertsonak (Urgull), Udalak berak salatu ditu eta epaiketara eraman ditu, Erakundeak kalte-ordaina eskatzea inkongruentziara iritsita», adierazi dute. LABen ustez, horrelako gertakariek, migratutako herritarrek erakundeekiko duten «mesfidantza eta atxikimendurik eza sustatzen» dute. Horren aurrean, kaleratzea administrazio-zehapenarekin ez lotzea eskatu dute.
«Arrazoi objektiborik ez badago, ez da inork bizi-lekutik aterako», da protokoloaren laugarren puntua, eta udalak bertako biztanleei irtenbide duin bat eskaintzea aldarrikatzen dute,. Eta laugarrenak jasotzen du ez direla arrazoi objektibotzat hartuko egiaztatuta ez dauden iritzi edota planteamendu politikoak.
LABek jasotako protokolo proposamenean azaltzen da bizi-kokalekuak gizarte-neurriekin konpondu beharreko errealitate bat direla, baina horiek iritsi bitartean, «poliziaren ikuspegitik kontrolatu egin behar direla, bertako biztanleen osasungarritasun- eta jokabide-baldintza egokiak betetzen direla gainbegiratuz». Horrekin batera kokaguneen «dimentsioak kontrolatu» behar direla kontatu dute, «gainerako. bizilagunekin bizi diren espazioarekin bat etor daitezen».
Ikuspegi poliziala
Polizia alorreko protokoloen neurri proposamenetan, lehen puntua «ezin izango da hustu aldez aurretik jakinarazi gabe, gutxienez hiru eguneko epean abisatuko da» jasotzen da. Bigarrenean, gutxienez hurrengo bost egunetarako bizileku-aukera eskaintzea Udalaren ardura dela nabarmentzen dute,
«Kaleratzea ez lotzea inolako administrazio-zehapenekin» neurria da hurrengoa. Eta segidan jaso dute Udaltzaingoarentzako prestakuntza planak ikuspegi inklusiboarekin egitea: «Udaltzaingoaren zuzendaritzak ez du martxan jartzen kolektibo zaurgarriak tratatzeko orduan eragileek gaitasunak hobetuko dituen Gizarte Prestakuntzarako Planik, prestakuntza-plan horiek egitea eskatzen dugu, nahitaezkoak izan beharko liratekeenak gura gizartean bizi ditugun klixeak kontuan hartuta, zoritxarrez, oraindik ez baita normalizatu kultura anitzeko bizikidetza».
Azken neurri proposamena ustezko delitu-jarduerekin lotu dute: «Hala badagokio, edozein polizia-operazio lotuko zaio ustezko delitu-jarduera indibidualari. Presuntzio hori ez da inola ere kolektibizatuko».

La caza de Karmelo Ikastetxea en tres actos; compra, cierre y venta a una promotora

Igual Cerdán es Roldán, pero la Nafarroa de 2025 no es la de 1994

Potente incendio en la fábrica de LEA, que ha obligado a confinar Abetxuku y parte de Arriaga

Periodismo en tiempos de maraña golpista
